→Hego Uribe

Hego Uribe eskualdeko bi preso Basauriko espetxean izango dira hemendik aurrera

Hego Uribe eskualdeko bederatzi preso lekualdatu eta Euskal Herriratu edo hurbileko espetxeetara ekarri dituzte urte hasieratik maiatzaren 1era bitartean: Jon Crespo (Galdakao) Murtziatik Kantabriara, Iker Lima (Galdakao) Huelvatik Leonera, Maite Pedrosa (Ugao) Alcalatik Zaragozara, Jon Bienzobas (Galdakao) Cadizetik Palentziara, Gorka Vidal (Zaratamo) Logroñotik Zaballara, Zigor Orbe (Basauri) Cadizetik Zaballara, Xabier Garcia Gaztelu (Galdakao) Huelvatik Madrilera, Iñigo Vallejo (Basauri) Palentziatik Kantabriara, eta Ugaitz Perez (Galdakao) Logroñotik Basaurira. Horiei laster gehituko zaie Irkus Badillo (Ugao), zeina Alacantetik Basauriko espetxera lekualdatuko duten. 

Gaur egun eskualdeko hamabost preso daude kartzeleratuta eta beste bi etxean daude preso (Txus Martin basauriarra eta Josu Urrutikoetxea ugaotarra). Datuak datu, Euskal Herriko espetxeetan daude lau preso (Idoia Martinez arrigorriagarra, Zigor Orbe basauriarra eta Gorka Vidal zaratamarra Zaballan, Araban; eta Ugaitz Perez galdakoztarra Basaurin), eta laster bost izango dira Irkus Badillo ugaotarraren lekualdaketa emango denean. Azpimarratzekoa da eskualdeko bi preso Basauriko espetxean izango direla. Horiek dira Perez eta Badillo. Gainontzeko 10 presoak Estatuko espetxeetan daude, hala nola, Kantabrian hiru (Vallejo, Crespo eta Joseba Borde) eta bana Palentzian (Bienzobas), Almerian (Iñaki Krutxaga), Madrilen (Garcia Gaztelu), Leonen (Lima), Errioxan (Josune Oña), Cadizen (Dani Pastor) eta Zaragozan (Pedrosa).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak