→Hego Uribe

‘Bidegorria Galdakaora Orain!’ bizikleta martxa eta Bilbao-Bilbao lasterketa, asteburuan eskualdean

Bilbotik Galdakaora bitartean bidegorria aldarrikatzeko VI. martxa da martxoaren 26koa // Biziz Bizi

Bizikleta asko ikusiko ditugu asteburuan Hego Uribe eskualdean. Hain zuzen ere, bi bizikleta martxa izango dira asteburuan: alde batetik, ‘Bidegorria Galdakaora Orain!’ bizikleta martxa martxoaren 26an, larunbatez; eta bestetik, Bilbao-Bilbao Nazioarteko Zikloturista Martxa martxoaren 27an, igandez.

Bilbotik Galdakaora bitartean bidegorria aldarrikatzeko hileroko bizikleta martxa martxoaren 26an izan da. Martxa Biziz Bizi Hiri Txirrindularien Elkarteak antolatzen du hilero, urritik. Aurrekoetan bezala, martxa 11:00etan hasiko da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusitik (Don Diego López Haroko Kale Nagusia, 25), eta aurrekoetan bezala, Bilbotik, Etxebarritik, Basauritik eta Galdakaotik igaroko da.

Bestetik, Bilbao-Bilbao Nazioarteko Zikloturista Martxa antolatuko dute martxoaren 27an, igandez. 1988tik antolatzen dute proba eta antolatzaileek diotenez, “bizikleta maite duten eta kirol eder hau eginez poztasuna hartzen duten guztiek har dezakete parte”. Proba honek hiru lasterketa ditu: laburra 85 kilometrokoa; klasikoa 115 kilometrokoa; eta Vivero 125 kilometrokoa. Hiru lasterketak Etxebarritik, Basauritik eta Galdakaotik igaroko dira, beti errepide nazionaletik, baita Viverotik ere. Basauriko Udalak jakinarazi duenez, Baskoniako zubitik N-634 errepiderako irteera itxita egongo da martxoaren 27an 11:45etik 14:00etara. N-634rako irteera Urbiko zubitik izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak