→Hego Uribe

AHTaren kontrako jardunaldiak antolatu dituzte Hego Uriben eta Bilbon

2021eko azaroan AHT-aren aurkako elkarretaratzea egin zuten zenbait herritarrek Basaurin // Geuria

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako jardunaldiak antolatu dituzte Hego Uribe eskualdean eta Bilbon. Jardunaldiak maiatzaren 4tik 24ra bitartean izango dira, eta hitzaldiak eta bideo emanaldiak antolatu dituzte. Hego Uribe eskualdean San Migelen, Basaurin, Arrigorriagan eta Galdakaon antolatu dituzte jarduerak.

AHT-aren kontrako jardunaldiak

Hego Uribe-Bilbo

Maiatzak 4, asteazkena
18:30 Hitzaldia San Migeleko Taberna Nagusian (Basauri): ’30 años del proyecto del TAV: Las razones del no’, Iñaki Barcena

Maiatzak 6, ostirala
19:00 Bideo emanaldia Bilbo Zaharreko Kultur Etxean (Urazurrutia, 7): ‘Abiadura Handiko Txikizioa’. Elorrixoko AHTrik ez! lantaldearen eskutik

Maiatzak 12, osteguna
19:00 Hitzaldia Bilboko Ekoetxean (Pilota, 5): ‘Zombis prometeícos: Sobre la narrativa obsoleta de los proyecto faraónicos’, Josu Larrinaga

Maiatzak 16, astelehena
18:30 Hitzaldia Pozokoetxe Kultur Etxean (Basauri): ‘Y Vasca: Todo lo que siempre quiso saber y nunca se atrevió a preguntar’, David Hoyos

Maiatzak 20, ostirala
19:00 Bideo emanaldia Arrigorriagako Gaztetxean: ‘Abiadura Handiko Txikizioa’. Ondoren solasaldia Mila Elorzarekin (Angiozarreko auzo-alkatea)

Maiatzak 24, asteartea
19:00 Hitzaldia Galdakaoko Herriko Bentan: ‘¿Es la Y Vasca el salto cualitativo más importante en la transición ecológica de Euskadi?’, Gorka Bueno eta Andoni Kortazar

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak