→Hego Uribe

Basauriko eta Galdakaoko bost pentsiodunek Bilboko Frantziskotarren egoitzan itxialdia egingo dute 15 orduz

Bilboko Frantziskotarren egoitza

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko hogeita bat pertsonak itxialdia egingo dute gaurtik bihar arte Bilboko Frantziskotarren egoitzan. Hego Uribe eskualdetik bost pentsiodun egongo dira itxialdian: Basauriko hiru eta Galdakaoko bi.

Helburua: Bizkaiko eta Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak dituen arazoen eta datozen aste eta hilabeteetan egingo dituzten protesta eta mobilizazio berrien inguruko hausnarketa eta eztabaida egitea. Gaur 19:30ean hasiko dute itxialdia eta urtarrilaren 15eko 11:00ak arte egongo dira itxita. “Ondoren, Kale Nagusian 50etik, eguerdiko 12:00etan, abiatuko den manifestaziora joango gara, Bilboko udaletxearen aurrean amaitzeko”, diote.

Urtarrilaren 15ean lau urte beteko dira Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak hasi zituenetik.

Pentsiodunen borrokak lau urte beteko ditu urtarrilaren 15ean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak