→Hego Uribe

500 kutsatuen langa gainditu da Hego Uribe eskualdean

Apirilaren 2ko txostenaren arabera, 511 covid19 daude eskualdean, aurreko egunean baino 25 gaixo gehiago. Kutsatutakoen kopuruak gora egiten duen arren, egoera egonkortzen ari da.

Argazkia: Geuria

Covid19 positiboek gora egiten jarraitzen dute Hego Uribe eskualdean. Apirilaren 2ko txostenaren arabera, 511 covid19 daude eskualdean, aurreko egunean baino 25 gaixo gehiago. Kutsatutakoen kopuruak gora egiten duen arren, egoera egonkortzen ari dela diote osasun arduradunek. 

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak Covid19arekin lotutako azken datuen txostena (apirilaren 2koa) argitaratu du hamabosgarren egunez, koronabirusaren krisia hasi zenetik. Gurera ekarrita, honako irakurketak egin ditugu:

-Galdakao-Usansolo Ospitalean guztira 195 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino 11 gutxiago. Zaintzapean 170 pertsona daude ingresatuta (aurreko egunean baino 10 gutxiago) eta 25 Zainketa Intentsiboen Unitatean (aurreko egunean baino 1 gutxiago). Altei dagokienez, guztira 29 eman dituzte (atzo baino 5 gehiago): 25 zaintzapekoak eta 4 ZIUkoak.

-EAEn baieztatutako Covid19 positiboen zerrendari dagokionez, Basauri bosgarren udalerria da, Gasteiz, Bilbo, Barakaldo eta Donostiren atzetik. Zehazki, apirilaren 2ko txostenaren arabera, 280 basauriarrek Covid19 birusaren analitikan positibo eman dute, aurreko egunean baino 9 gehiago.

-Hego Uribe eskualdean 511 herritarrek eman dute positibo Covid19an, aurreko egunean baino 25 gehiago. Herriz herri, apirilaren 2an, honako hauek dira datuak:
Basauri 280 (+9)
Galdakao 119 (+4)
Arrigorriaga 51 (+4)
Etxebarri 44 (+7)
Ugao 13 (+1)
Zeberio 3 (=)
Zaratamo 1 (=)

-Hego Uriben, anbulatorioen arabera hauek dira datuak:
Basauri-Ariz: 180 (+7) | Tasa/100.000 biztanleko: % 713,5
Galdakao: 113 (+4) | Tasa/100.000 biztanleko: % 360,4
Basauri-Kareaga: 102 (+2) | Tasa/100.000 biztanleko: % 650,9
Arrigorriaga: 57 (+5) | Tasa/100.000 biztanleko: % 349,4
Etxebarri: 42 (+7) | Tasa/100.000 biztanleko: % 381,4

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak