Eusko Jaurlaritzaren azken datuen arabera, 1.030 covid19 daude Hego Uribe eskualdean, aurreko egunean baino 24 gehiago. Herriz herri honako hauek dira datuak: Basaurin 489 kutsatu daude (+9), Galdakaon 291 (+7), Arrigorriagan 112 (+3), Etxebarrin 89 (+4), Ugaon 33 (+1), Zaratamon 10 (=) eta Zeberion 6 (=). Hilabete batean, apiriletik maiatzera, 500 kutsatu inguru baieztatu dituzte Hego Uriben.
Konfinamenduaren arintze neurriak ezarri zituztenetik, 59 positibo gehiago atzeman dituzte eskualdean (maiatzaren 2an 971 covid19 kutsatu zeuden: Basaurin 469, Galdakaon 277, Arrigorriagan 105, Etxebarrin 76, Ugaon 30, Zaratamon 9 eta Zeberion 5).
Hego Euskal Herrian (Bizkaia, Araba, Gizpuzkoa eta Nafarroa) 25.000 positibo inguru daude eta 1.900 hildako. Bizkaiaren kasuan, baieztatutako positiboak 9.962 dira eta hildakoak 778.
Koronabirusaren eraginez Galdakao-Usansolon 22 pertsona daude ospitaleratuta: zaintzapean 18 eta Zainketa Intentsiboko Unitatean (ZIU) lau. Altei dagokienez, maiatzaren 8an lau eman zituzten, denak zaintzapekoak.
Deskonfinamenduaren 0. Fasea hasi aurretik, maiatzaren 1ean, 36 ziren Galdakao-Usansolo Ospitalean zeuden pazienteak (29 zaintzapean eta 7 ZIUn). Ordutik, zenbait gorabehera, maiatzaren 6tik aurrera egin du behera ospitaleratutakoen kopuruak.
