→Hego Uribe

35 alta eta ospitaleratutakoen kopuruak behera egin du Galdakao-Usansolo ospitalean

galdakao usansolo ospitalea 2017 sarrera 1

Galdakao-Usansolo ospitalean egoera baretu da. Atzoko datuen arabera, 206 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino 21 gutxiago.

Galdakao-Usansolo Ospitalean guztira 206 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino 21 gutxiago // Google Maps

Covid19 positiboek gora egiten jarraitzen dute Hego Uribe eskualdean. Martxoaren 31ko txostenaren arabera, 464 covid19 daude eskualdean, aurreko egunean baino 35 gaixo gehiago. Positiboek gora egin dute Basaurin (+18), Galdakaon (+8), Arrigorriagan (+4), Etxebarrin (+4) eta Ugaon (+1). Nabarmentzekoa da Galdakao-Usansolo ospitalean egoera baretu dela eta ospitaleratutakoen kopuruak behera egin duela eta alta kopurua igo dela.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak Covid19arekin lotutako azken datuen txostena (martxoaren 31koa) argitaratu du hamalaugarren egunez, koronabirusaren krisia hasi zenetik. Gurera ekarrita, honako irakurketak egin ditugu:

-Galdakao-Usansolo Ospitalean guztira 206 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino 21 gutxiago. Zaintzapean 183 pertsona daude ingresatuta (aurreko egunean baino 25 gutxiago) eta 23 Zainketa Intentsiboen Unitatean (aurreko egunean baino 4 gehiago). Altei dagokienez, guztira 35 eman dituzte (atzo baino 21 gehiago), denak zaintzapekoak.

-EAEn baieztatutako Covid19 positiboen zerrendari dagokionez, Basauri bosgarren udalerria da, Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Barakaldoren atzetik. Zehazki, martxoaren 31ko txostenaren arabera, 262 basauriarrek Covid19 birusaren analitikan positibo eman dute, aurreko egunean baino 18 gehiago.

-Hego Uribe eskualdean 464 herritarrek eman dute positibo Covid19an, aurreko egunean baino 35 gehiago. Herriz herri, martxoaren 31n, honako hauek dira datuak:
Basauri 262 (+18)
Galdakao 106 (+8)
Arrigorriaga 46 (+4)
Etxebarri 35 (+4)
Ugao 11 (+1)
Zeberio 3 (=)
Zaratamo 1 (=)

-Hego Uriben, anbulatorioen arabera hauek dira datuak:
Basauri-Ariz: 165 (+18) | Tasa/100.000 biztanleko: % 654,1
Basauri-Kareaga: 101 (+1) | Tasa/100.000 biztanleko: % 644,5
Galdakao: 100 (+7) | Tasa/100.000 biztanleko: % 318,9
Etxebarri: 33 (+4) | Tasa/100.000 biztanleko: % 299,7
Arrigorriaga: 50 (+3) | Tasa/100.000 biztanleko: % 306,5

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak