→Hego Uribe

Hego Uribe eskualdeko herritarrak ere EiTB Maratoiaren alde

Haur minbizia ikertzearen alde, EiTBk Maratoia jarri du martxan beste urte batez. ‘Zure bertsiorik onena’ atalean, herritarrek Itoizen Lau Teilatu abestu behar behar dute.

'Zure bertsiorik onena' atalean, herritarrek Itoizen Lau Teilatu abestu behar behar dute // EiTB

Haur minbizia ikertzearen alde, EiTBk Maratoia jarri du martxan beste urte batez. Dirua doahintzen bidez jasotzeaz gain, aurten produktu solidarioak salduko dituzte eta enkatea ere abian jarri dute. Era berean, ‘Zure bertsiorik onena’ atalean, herritarrek Itoizen Lau Teilatu kanta abestu behar behar dute. Dagoeneko ehunka bideo jaso dituzte, eta horien artean Hego Uribe eskualdeko zenbait herritarrek hartu dute parte. Hala nola, Itziar Ituño aktore basauriarrak Ingot taldearekin, Basauriko Urbi Institutuko irakasleek, Zirzira Ahots Taldeko emakumeek, San Migeleko Itziarrek eta bere kuadrillak, Arrigorriagako Artizarra Musikaltegiko txikienek, Etxebarriko txikiek edota Galdakao-Usansolo Ospitaleko Larrialdietako langileek. Bertsio guztiak hemen ikusgai.

Abenduaren 10ean izango da EiTB Maratoiaren egun nagusia. Haurren minbizia izango da aurtengo EiTB Maratoiaren ardatza, eta ikerketarako dirua biltzea izango da kanpainaren xedea. BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioak kudeatuko du EiTB Maratoian bildutako dirua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak