→Hego Uribe

Esklerosi Anizkoitzaren aldeko ekimen solidarioak izango dira asteburuan Hego Uribe eskualdean

Esklerosi Anizkoitza Fundazioaren aldeko ‘Busti zaitez’ kanpainarekin bat egin dute beste urte batez Hego Uribeko udalerriek.

Busti Zaitez kanpaina iaz Basaurin // Danbolin Txistulari Elkartea

Esklerosi Anizkoitza Fundazioaren aldeko ‘Busti zaitez’ kanpainarekin bat egin dute beste urte batez Hego Uribeko udalerriek. Esklerosi anizkoitza duten pertsonekiko elkartasuna eta gizarte-sentsibilizazioa bilatzen du ekimen solidarioak. Aurten uztailaren 11n izango da ekitaldi nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait puntutan.

Hego Uribe eskualdean Arrigorriagako, Etxebarriko eta Ugaoko kiroldegietan antolatuko dute ekimena uztailaren 11n. Gainera, Basaurin uztailaren 9an eta 11n kalera aterako dira ‘Busti zaitez’ lema lau haizeetara zabaltzeko. Begoñako Andra Mari kalean izango dira Basaurin 19:00etatik 21:00etara ostiralean eta 12:00etatik aurrera igandean, eta besteak beste, Danbolin Txistulari Elkartea izango da orduak girotzen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak