→Hego Uribe

Eskualdeko 140 ikasle inguruk hartu du parte Eskolako Agenda 2030 ibilbideetan

Arrigorriagako, Etxebarriko, Galdakaoko eta Ugaoko bederatzi ikastetxek Udaltalde 21 Jasangarritasun Bulegoak antolatutako Eskola Agenda 2030 programan hartu dute parte.

Arrigorriagako, Etxebarriko, Galdakaoko eta Ugaoko bederatzi ikastetxek Udaltalde 21 Jasangarritasun Bulegoak antolatutako Eskola Agenda 2030 programan hartu dute parte. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik gora eta Lanbide Heziketa edo Helduen Hezkuntzako 140 ikasle inguruk hartu du parte ekimenean, eta “Garapen Jasangarrirako Helburuen” gaian zentratu dira, zehazki, ekoizpen eta kontsumo arduratsuan. Parte hartu duten ikastetxeak dira: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakaoko HHI, Eguzkibegi Ikastola, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Galdakaoko Ostalaritza Eskola eta Ugaoko IPI.

Jarduera hori ikastetxeetatik hurbil egin dute ikasleek, osasun-arloko gomendio guztiak errespetatuz. Ordu eta erdiko saioetan, aurkezpen labur baten ondoren, 2030 Agendari eta Garapen Jasangarriko Helburuei buruzko ezagutza-maila probatzeko inkesta bat egin diete herritarrei. Gainera, hainbat saltoki bisitatu dituzte, erosketa jasangarria eta ontzirik gabea egiteko aukera ematen duten produktuen eskaintza aztertzeko. Horrez gain, herritarren kontsumo-ohiturei buruzko inkestak egin dituzte eta hondakin-edukiontziak behatu eta herritarrek edukiontziak nola erabiltzen dituzten aztertu dute. Ibilbide horietan eta horien bidez lortutako informazioan oinarrituko dira ikastetxeak udal-diagnostikoa egiteko eta urteko foroan Udal bakoitzari helaraziko dizkiote proposamenak egiteko.

Eskolako Agenda 2030 programak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru-laguntza jaso du. Aurten hamaseigarren ikasturtea da eskualdean garatzen dutena.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak