Sareak

☉ Hego Uribe

Eskualdeko 140 ikasle inguruk hartu du parte Eskolako Agenda 2030 ibilbideetan

Arrigorriagako, Etxebarriko, Galdakaoko eta Ugaoko bederatzi ikastetxek Udaltalde 21 Jasangarritasun Bulegoak antolatutako Eskola Agenda 2030 programan hartu dute parte.

|

Arrigorriagako, Etxebarriko, Galdakaoko eta Ugaoko bederatzi ikastetxek Udaltalde 21 Jasangarritasun Bulegoak antolatutako Eskola Agenda 2030 programan hartu dute parte. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik gora eta Lanbide Heziketa edo Helduen Hezkuntzako 140 ikasle inguruk hartu du parte ekimenean, eta “Garapen Jasangarrirako Helburuen” gaian zentratu dira, zehazki, ekoizpen eta kontsumo arduratsuan. Parte hartu duten ikastetxeak dira: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakaoko HHI, Eguzkibegi Ikastola, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Galdakaoko Ostalaritza Eskola eta Ugaoko IPI.

Jarduera hori ikastetxeetatik hurbil egin dute ikasleek, osasun-arloko gomendio guztiak errespetatuz. Ordu eta erdiko saioetan, aurkezpen labur baten ondoren, 2030 Agendari eta Garapen Jasangarriko Helburuei buruzko ezagutza-maila probatzeko inkesta bat egin diete herritarrei. Gainera, hainbat saltoki bisitatu dituzte, erosketa jasangarria eta ontzirik gabea egiteko aukera ematen duten produktuen eskaintza aztertzeko. Horrez gain, herritarren kontsumo-ohiturei buruzko inkestak egin dituzte eta hondakin-edukiontziak behatu eta herritarrek edukiontziak nola erabiltzen dituzten aztertu dute. Ibilbide horietan eta horien bidez lortutako informazioan oinarrituko dira ikastetxeak udal-diagnostikoa egiteko eta urteko foroan Udal bakoitzari helaraziko dizkiote proposamenak egiteko.

Eskolako Agenda 2030 programak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru-laguntza jaso du. Aurten hamaseigarren ikasturtea da eskualdean garatzen dutena.

☉ Hego Uribe

Argazkiak / GEURIA eta Hego Uribeko AEK batera eskualdeko lehen eguneko azken kilometroan

|

Hego Uribe eskualdetik birritan igaro(ko) da 23. Korrika. Atzo Usansolo, Galdakao, Aperribai, Etxebarri, Basauri, San Migel eta Arrigorriaga zeharkatu zituen lekukoak eta Buiara bidean, eskualdeko azken kilometroa, GEURIAko kazetariok eta Hego Uribeko AEKko irakasleek 1817. kilometroa elkarbanatu genuen. Gaur eguerdian Korrika Ugaora eta Zeberiora iritsiko da.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

GEURIAk lekukoa eramango du 23. Korrikan, Hego Uribeko AEKrekin batera

|

1817. kilometroa Hego Uribeko AEKko ordezkariekin eta Zaratamoko Udalarekin batera elkarbanatuko dugu // Geuria

23. Korrikak egin du dagoeneko ibilbidearen erdia, eta orduak baino ez dira falta euskararen lasterketa erraldoia Hego Uribe eskualdean ikusteko (eskualdeko ibilbidea eta mapak hemen!).

Martxoaren 21ean 11:56ak aldera iritsiko da Erletxera eta handik aurrera Usansolo, Galdakao, Aperribai, Etxebarri, Basauri eta Arrigorriaga zeharkatuko ditu Korrikak.

Eskualdeko hainbat herritarrek eta elkartek eramango dute euskaren aldeko mezua eta lekukoa, baita GEURIAk ere. Zehazki, 1817. kilometroan hartuko dugu lekukoa GEURIAko kazetariok, Mendikosolo eta Ur Partzuergoa atzean utzita eta Buiara bidean.

Eskualdeko AEKko ordezkariekin eta Zaratamoko Udalarekin batera elkarbanatuko dugu 1817. kilometroa. Lehenengo Zaratamoko Udalaren izenean Jon Lacoume herritarrak eramango du lekukoa (Udalak zozketa antolatu zuen herritarren artean eta Joni egokitu zaio), eta ondoren GEURIAk eta AEKk hartuko dugu.

Bestetik, martxoaren 22an, ostiralez, berriro igaroko da 23. Korrika Hego Uribetik: Ugaotik eta Zeberiotik, alegia.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Nortzuek eramango dute 23. Korrikako lekukoa Hego Uribe eskualdean?

|

Hego Uribe eskualdean 130 erakundek edo elkartek eramango dute 23. Korrikako lekukoa martxoaren 21ean eta 22an // Geuria

Martxoaren 21ean eta 22an igaroko da 23. Korrika Hego Uribe eskualdetik (ibilbidea eta herriz herrikako mapak hemen!)

Ostegunean Usansolotik, Galdakaotik, Aperribaitik, Etxebarritik, Basauritik eta Arrigorriagatik, eta ostiralean, Ugaotik eta Zeberiotik.

Martxoaren 21ean 47 kilometro egingo ditu 23. Korrikak Hego Uriben eta martxoaren 22an 14 kilometro.

Kilometroz kilometro lekukoa nortzuek eramango duten jakin nahi?

Martxoak 21, osteguna

USANSOLO 11:56
Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
1771 – AEK / Aginagalde SL – Erletxe
1772 – U113 / UFS / Ujaba / Lamintxu – Askarri
1773 – EAJ / Umore Ona Txokoa / Burtotza / Euskera Taldea – Uraska
1774 – EH Bildu / Umore Ona FT / Esku Pilota / Gazteberri / Eskolako Gurasko Elkartea / Saski – Labea
1775 – Peña Athletic / Usgaldu / Mirari / Gorosibi / Oinarin / Orfeoia / UH – Ander Deuna, Iturritxu
1776 – Barrualde Osakidetza – Ospitaleko biribilgunea
1777 – Zizpa / Momoak – Shiade (Uraska)

GALDAKAO 12:38
Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
1778 – Udal Euskaltegia – Autos Diamante (Olabarri)
1779 – Udal langileak / Elexalde Institutua eta Guraso Elkartea / Andra Mari Institutua – Abusu / Zabalganeko biribilgunea / Autobus geltokia
1780 – Galdakaoko Udala / Ganguren Mendi Taldea – Ardanza parkea / Gipuzkoa kalea 11
1781 – EH Bildu / Galdakao TEAyuda Elkartea – Juan Bautista Uriarte 40 / Muguru kalea 2
1782 – Ezker Abertzalea / Ezker Batua – Muguru-Ganekogorta / Urki-Zamakoa
1783 – Gure Esku / Ikastetxeak – Zamakoa 12 / Pintxazoko biribilgunea
1784 – Anbulatorioko langileak / Apnabi – Anbulatorioa / Kiroldegia
1785 – EPA Garralda / Urretako tabernariak – Urreta eskolako biribilgunea / Arantzilerako biribilgunea
1786 – Erabide / Bengoetxeko Institutua / Ostalaritza Eskola – Los Arcos taberna / Bengoetxe Institutuko bus geltokia / Ostalaritza Eskola
1787 – Coca-Cola – Bengoetxeko biribilgunea

APERRIBAI 13:14
Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
1788 – Eragintza – Aperribai bidea, autopista azpian
1789 – Auzo Elkartea / Aperribai eskola / Aperribaiko auzokideak – Aperribai bidea-Olabarrieta 5
1790 – Basaurik hartuko du lekukoa – Aperribaiko BBK itzulbidea

ETXEBARRI 13:31
Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea
1791-1792-1793-1794 – Etxebarriko futbol beteranoak, Eutsuna, Kukuiaga areto futbola, SD Etxebarri, Arpela, Tarrasta, Hezkuntza sektorea, Etxebarriko Udala, Berdezurigorri Eskubaloi taldea, Etorkinak, Talka, Partekatu, Bekosolo dantza taldea eta Etxebarriko jai batzordea

BASAURI 13:54
Ordua – Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
13:54 1795 – EAJ / EH Bildu – La Baskonia zubia / Txanogorritxu haurreskola
13:57 1796 – Bidebieta Pilota Kluba – Arizko Ikastolaren ondoko aparkalekua
14:00 1797 – Langileak / Irrintzi Autoeskola – Bentako Eroski / Anbulatorio ondoko metro geltokia
14:03 1798 – Hezkuntza – Uribarriko Institutua
14:07 1799 – Danel eta Deme (Arrate dekorazioak eta Nerbioi taberna) / Txokoak – Bolintxu AEK euskaltegi atzeko atea / Bingen Anton Ferrero plaka
14:10 1800 – Sagarrak Talde Ekologista – Dia supermerkatua
14:13 1801 – Urbi Institutua / Etxegarai eskola – 5 estrellas taberna / Bidebieta LH
14:17 1802 – Euskara – Calzados Juanita
14:21 1803 – Kultura / Emakumeak eta Marienea – Kakarraldo taberna / Trintxera plaza
14:24 1804 – Herri mugimenduak – Komunisten taberna
14:29 1805 – Basozelai-Gaztelu / Kareaga auzoa – Ontzak lonja / Kareagako semaforoa
14:33 1806 – Basauri Ikastetxea – Kareagako semaforoa (udaletxera bidean)
14:36 1807 – Udalbatza / Bridgestone – Blues taberna / Udaletxe ondoan
14:40 1808 – Kirola / Artunduaga Atletismo Eskola – Matadero / San Migelera bidean

SAN MIGEL 14:45
Ordua – Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
14:45 1809 – Mercabilbao – San Migel sarrerako biribilgunea
14:48 1810 – Indartsu / Sofia Taramona – Hernan Cortes plaza / Eskola
14:52 1811 – Auzo Elkartea eta Mikelats – Laboral

ARRIGORRIAGA 14:58
Ordua – Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
14:58 1812 – Zaratamoko eskola eta Besopean Guraso Elkartea / Euskarri eta Arritxikerrak – Arrigorriagarako sarrera / Lepantoko tailern parean
15:01 1813 – Arrigorriagako eskola – Eskola pareko zebrabidea
15:04 1814 – Arrigorriagako Udala / Aritz Berri – Gure Magalean – Arguia – Etorkizun – Arkakuxo parean / Zubi zaharreko sarrera
15:09 1815 – On Egin Kultur Elkartea / Padura Mendigoizale Elkartea – Anbulatorioa / Sorgiñe taberna
15:15 1816 – Arrigorriagako Institutua / Urruma Talde Feminista eta Gure Esku Dago – Kristo Zeharkaleko lehen biribilgunea / Dinamitan sartzeko zubiaren bukaeran
15:24 1817 – Zaratamoko Udala / GEURIA eta Hego Uribeko AEK – Ur Partzuergorako sarrera

Martxoak 22, ostirala

UGAO 13:05
Ordua – Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
13:05 2093 – Arrankudiagako Javier Escalza Athletic Peña – Quimicas Disol
13:07 2094 – Ugaoko Udala / Etorki Dantza Taldea – Santi Laurenti autobus geltokia / Autopista azpian
13:12 2095 – Ugaoko eskola eta Guraso Elkartea / Gure Etxea Jubilatuen Etxea – Patxes gozotegia / Udiarraga okindegia
13:17 2096 – Merkatarien Elkartea / EH Bildu – Tren geltokia / Zeberiorako zubia
13:25 2097 – Dorretxea / CD Ugao – Elosu / Elorrebietako zubia

ZEBERIO 13:31
Ordua – Kilometro zenbakia – Lekuko eramailea – Non
13:31 – 2098 – Arbildu egoitza – Arbilduko zubia
13:38 2099 – EH Bildu – Santa Kurtze
13:44 2100 – Beti Gazte kuadrilla / Gazte Elkartea – Olatxu / Olatzarrerako sarrera
13:51 2101 – EAJ / Gure Indarra Jubilatuen Elkartea – Areiltza / Zabalerako sarrera
13:57 2102 – Eskola eta Txubelasu Guraso Elkartea – Sautuola
14:04 2103 – Austarri Mendi Taldea / Austarri Kultur Taldea – Zubibarria / Zuritaren etxea
14:09 2104 – Zeberioko Udala – Ermitabarri
14:16 2105 – Zollo – Ibarrondorako sarrera
14:22 2106 – Matxinkorta Mendi Taldea (Arrankudiaga) / Decoletaje y Fijación – Zabale Goikoarako sarrera / Undurraga osteko bihurgunea

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

🔴 Zuzenean / 23. Korrika eta Hego Uribeko streaminga, GEURIAn

|

Hego Uribeko AEKko irakasleak 22. Korrikan // Geuria

Heldu da eguna! 23. Korrikari hasiera emango diote gaur Irunen eta hamar egun ondoren, martxoaren 24an bukatuko da Baionan.

Apirilaren 14ko hasiera ekitaldia Irundik zuzenean GEURIAn jarraitzeko aukera egongo da.

Hasiera ekitaldiko emisioa 15:00etan hasiko da eta behin mezua lekuko barruan sartuta, 16:00etan abiatuko da Korrika.

Era berean, ibilbide osoko kilometro guztiak ere ikusteko aukera egongo da GEURIAn, EITBren seinalearen bitartez.

Korrika Hego Uribetik

Martxoaren 21ean eta 22an igaroko da euskararen aldeko ekimena Hego Uribe eskualdetik: ostegunean Usansolon, Galdakaon, Etxebarrin, Basaurin eta Arrigorriagan, eta ostiralean, Ugaon eta Zeberion.

Beste urte batez, Zaratamotik bertatik ez da pasako Korrika, baina bertako herritarrek eta erakundeek bat egingo dute ekimenarekin beti bezala.

Aurten Hego Uribe eskualdean egun argiz disfrutatu ahal izango dugu Korrikaz. Izan ere, martxoaren 21ean 12:00etatik 15:00etara bitartean igaroko da ekimena eta martxoaren 22an 13:00etatik 14:30era.

GEURIAtik jarraipen berezia emango diogu Korrikari, Hego Uribeko Korrika Kulturalari, eta bideoak eta argazkiak argitaratuko ditugu.

Hego Uribe eskualdean 23. Korrikak egingo duen ibilbidea, mapak eta ordutegiak HEMEN.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Zolloko taberna-jatetxea berriz zabalduko dute larunbatean

|

Zolloko Elexalde auzoan dago taberna / Arrankudiaga-Zolloko Udala

Arrankudiaga-Zolloko Udalak lehiaketa publikora atera zuen Zolloko Elexalde auzoan dagoen taberna-jatetxearen errentamendua. Udal ordezkariek azaldu zutenaren arabera tabernak “ostalaritzaz harago doan balioa dauka”, auzotarrentzat “eguneroko elkargune bat” den heinean. Nabarmentzekoa da XIX. mendetik zerbitzua eman duen taberna dela, eta azken bi hamarkadetan errentari berbera izan duela. Horrek erakusten du, Arrankudiaga-Zolloko Udalaren arabera, negozio “egonkorra” dela.

Udalak lokala txukuntzeko lanak hartu zituen,  eta behin lanak eta esleipena bukatuta, larunbatean zabalduko ditu berriz bere atea jatetxeak. Kontratuak bost urteko epea izango du eta beste hiru urtez luzatzeko aukera egongo da. Kontutan hartu dituzten beste hainbat aldagai ere badaude: alde batetik, taberna gutxienez bost egunez egon beharko da zabalik, eta asteburuetan 10:00etatik 00:00etara doan ordutegia izan beharko du. Kasu honetan ere, interesdunek hobekuntzak proposatu ditzazkete.

Bestetik, sortuko den lanpostu kopurua, zerbitzarien euskara maila edota tokiko produktuak baliatzea ere kontutan hartu diren aldagaiak izan dira.

Osorik irakurri