→Hego Uribe

Hego Uribeko futbol txapelketan neurtuko dira larunbatean Basauri, Arrigorriaga eta Galdakao

Galdakaoko eta Basauriko selekzioetako jokalariak baloiaren atzean 2019ko txapelketan // Geuria

Bueltan da Hego Uribeko futbol txapelketa. Aurtengoa 12. edizioa da eta Galdakaoko Santa Barbara futbol zelaian jokatuko da ekainaren 11n, larunbatez. Ohi bezala eskualdeko selekzioek jokatuko dute txapelketa: Basaurik, Arrigorriagak eta Galdakaok. Etxebarrik ere jokatzen ohi du txapelketa, baina jokalari kopurua ez betetzeagatik ezingo du jokatu.

Aurten omenaldia egingo diote Iñaki Ibarretxe jokalari ohiari. Sarrera borondatezkoa izango da eta lortzen den dirua Galdakaoko Momoak Talde Feministari emango diote. 2019an jokatu zen Hego Uribeko XI. txapelketa eta Basauriko Selekzioak irabazi zuen.

Hego Uribeko XII. Futbol Txapelketa

Ekainak 11, larunbata · Santa Barbara futbol zelaia (Galdakao)

09:00 Taldeen iritsiera
09:45 Taldeen aurkezpenak
10:00 Basauri vs Arrigorriaga
11:00 Arrigorriaga vs Galdakao
12:00 Omenaldia Iñaki Ibarretxeri
12:30 Galdakao vs Basauri
13:15 Sari banaketa eta luntxa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak