→Hego Uribe

‘Gau Jaia’ zerbitzua berrezartzeko eskaera egin du Nerbioi-Ibaizabaleko EAJk

Pandemian zehar bertan behera utzitako Gau Jaia tren zerbitzua berrezarri nahi duela azaldu du EAJk prentsa ohar baten bidez

Aldiriak trena, Arrigorriagako geltokian // Geuria

Pandemian zehar bertan behera utzitako Gau Jaia tren zerbitzua berrezarri nahi duela azaldu du EAJk prentsa ohar baten bidez: “Garrantzitsua da zerbitzu hau ahalik eta lasterren berrezartzea, gaueko aisia astiro-astiro berreskuratzen hasi delarik”.

“Gure gazteriak eskatzen duen zerbitzua dugu honako hau eta Nerbioi-Ibaizabaleko EAJk gazteen eskaera horren alde egin du”, eta etxera seguru bueltatzeko kalitatezko garraio zerbitzua izatea “berebizikoa” dela azpimarratu dute Ugao eta Arrigorriagako Eusko Alderdi Jeltzaleko ordezkariek.

Dagoeneko, herri horiek egindako eskaera Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari, RENFE eta ADIFi onartutako mozioan gehitu dute eta zerbitzua berrezartzearekin bat egin dute Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Etxebarri, Orozko, Urduña, Zaratamo eta Zeberioko EAJk.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak