→Hego Uribe

Hego Uribeko haurreskoletan 2021-2022 ikasturterako matrikulazio epea zabalik da jada

Hego Uribe eskualdean 11 haurreskola publiko daude: Arrigorriagakoa, Basaurikoak, Etxebarrikoak, Galdakaokoak, Ugaokoa, Zaratamokoa eta Zeberiokoa.

Hego Uribe eskualdean 11 haurreskola publiko daude // Artxiboa

Haurreskoletan 2021-2022 ikasturterako matrikula egiteko epea zabalik dago atzotik eta apirilaren 21era arte luzatuko da. Matrikula bi modutan egin daiteke: alde batetik www.haurreskolak.eus webgunearen bitartez, edo bestetik, haurreskoletan bertan 09:00etatik 14:00etara bitartean. Behin-behineko zerrendak ekainaren 2an argitaratuko dituzte eta behin betikoak ekainaren 30ean. Bitartean, erreklamazioak (ekainaren 3tik 16ra) eta eskaerari uko egitea (ekainaren 16ra arte) egin ahal izango dira. Ikasturtea irailaren 6an hasiko da. 

Martxoaren 21etik aurrera jaioberrien kasuan, apirilaren 21etik aurrera izena-ematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dute bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira. Ekainaren 20tik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izen-emateak behin betiko zerrendak publikatu ostean kudeatuko dira, beti ere dagokion adin tartean plaza librerik balego.

Hego Uribe eskualdean 11 haurreskola publiko daude: Arrigorriagakoa, Basaurikoak (Etxeko Seine eta Etxeko Kuttuna), Etxebarrikoak (Bekosolo eta Zintururi), Galdakaokoak (Bizkai, Katamar eta Obaba), Ugaokoa, Zaratamokoa eta Zeberiokoa.

410 plaza Hego Uriben

Eskualdeko haurreskoletan guztira 410 plaza eskaintzen dituzte, 0 eta 1 urte bitartekoentzat:

Arrigorriaga:
< 1 urte: 16
1 urte: 26
0 eta 1 urte elk.: 10

Basauri, Etxeko Kuttuna:
< 1 urte: 16
1 urte: 26

Basauri, Etxeko Seine:
< 1 urte: 16
1 urte: 26

Etxebarri, Bekosolo:
< 1 urte: 32
1 urte: 52

Etxebarri, Zintururi:
< 1 urte: 16
1 urte: 26

Galdakao, Bizkai:
< 1 urte: 24
1 urte: 39

Galdakao, Katamar:
< 1 urte: 8
1 urte: 13

Galdakao, Obaba:
< 1 urte: 8
1 urte: 13
0 eta 1 urte elk.: 10

Ugao:
< 1 urte: 8
1 urte: 26

Zaratamo:
0 eta 1 urte elk.: 10

Zeberio:
0 eta 1 urte elk.: 10

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak