→Hego Uribe

2021-2022 ikasturterako aurrematrikula epea zabalduko dute urtarrilean Hego Uribeko ikastetxeek

2020/2021 ikasturte hasiera Arrigorriagako eskolan // Argazkia: Geuria

Urtarrilaren 18tik 29ra bitartean zabalik egongo da Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula epea. Hego Uribe eskualdean 26 ikastetxeetan egongo da irekita aurrematrikulazio epea 2021-2022 ikasturterako (ikastetxe guztien zerrenda beheko aldean).

Eskaerak aurkezteko bi bide ipiniko ditu Hezkuntza Sailak familien esku: online burutu ahal izango da prozesu guztia, dokumentazioa aurkeztea barne, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez (www.euskadi.eus/hezkuntza); eta aurrez aurre lehen aukeratzat markatu den ikastetxean. Otsailaren 16an eskatzaileen zerrendak argitaratuko dituzte eta behin-behineko zerrendak martxoaren 9an  publikatuko dituzte. Martxoaren 16ra arte erreklamazioak egiteko epea egongo da zabalik eta martxoaren 23a behin betiko zerrendak argitaratuko dituzte. Errekurtsoak aurkezteko apirilaren 23ra arte izango dute interesdunek.

12 ikastetxe eskaera bakoitzean

Eskaeran familia bakoitzak 12 ikastetxe hautatu ditzake gehienez, lehentasunaren araberako hurrenkeran jasorik. Eskaera guztiak jaso ondoren, ikastetxe bakoitzak izan dituen eskaera guztiekin zerrenda osoa egingo da eta baremo nagusi bakarra egingo da: ikastetxeek lehen aukeran jasotzen dituzten eskariak ez ezik gainerako eskari guztiak ere barematu beharko dituzte. “Honela, familiek ziurtatua izango dute puntu gutxiago duen beste familia bat ez dela inola ere norbera baino lehen sartuko aukeratu duen ikastetxe batera”, dio Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak: “Sistemak ahalik eta aukerarik onena ematen die familiei, hautatutako zentro bakoitzean dituzten puntuen arabera”.

Aurten ere ez da beharrezkoa izango sare publikoko Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHrako jauzia egiten duten ikasleek eskaera egitea. “Hau horrela da familiek ibilbideko ikastetxe atxikia aukeratzen duten kasuetan, hau da, euren Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitako institutu publikoa hautatzen badute, eta hizkuntza eredu berean jarraitu nahi badute”, dio Bildarratzek. Ordea, beste edozein ikastetxetan jarraitu nahi badu, eskaera egin behar da. Atxikitako institutu bat baino gehiago dituzten Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen kasuan ere, familiek eskaera egin behar dute.

Hego Uribeko ikastetxeak

Arrigorriaga
– Arrigorriaga HLHI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)
– Arrigorriaga BHI (DBH)

Basauri
– Arizko Ikastola HLHI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)
– Basozelai-Gaztelu HLHI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)
– Bizkotxalde HLHI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)
– José Etxegarai HLHI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)
– Kareaga Goikoa HLHI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)
– Sofía Taramona HLHI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)
– Soloarte IPI (5 urtetik DBH3ra arte)
– Sta. María De La Providencia HHIP (Haur Hezkuntza)
– Cooperativa Basauri HLBHIP (B Eredua) (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH)
– San Jose LBHIP (Lehen Hezkuntza eta Dbh)
– Urbi BHI (DBH)
– Uribarri BHI (DBH)

Etxebarri
– Kukullaga HLHI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)
– Etxebarri BHI  (DBH)

Galdakao
– Aperribai HLHI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)
– Gandasegi HLHI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)
– Unkina HLHI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)
– Urreta HLHI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)
– Bengoetxe BHI (DBH)
– Elexalde BHI (DBH)
– Eguzkibegi Ikastola HLBHIP (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH)

Ugao
– Ugao IPI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH)

Zaratamo
– Zaratamo HLHI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)

Zeberio
– Zubialde HLHI (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak