→Hego Uribe

Celia ekaitzaren hauts-ganduak Saharako hareagaz estali du Hego Uribe

Gaur goizean kolore gorriekin jantzita jaiki dira eskualdeko kaleak Martitzeko paisaiak balira, eta azalpen meteorologikoa dauka horrek: aldaketa klimatikoaren ondorio bezala, penintsulako hego mendebaldean dagoen Celia izeneko borraskaren kalima arrastoak dira

Basauriko kaleak, are arrastoekin // Geuria

Gaur goizean kolore gorriz jantzita jaiki dira Hego Uribe eskualdeko kaleak, Martitzeko paisaiak balira. Azalpen meteorologikoa dauka horrek: aldaketa klimatikoaren ondorio bezala, penintsulako hego mendebaldean dagoen Celia izeneko ekaitzaren hauts-ganduaren arrastoak dira.

Hauts-gandu hau euriaz, haizeaz eta penintsulako hego-mendebaldeko kostaldean olatu handiekin batera izango dugu, eta joera horrek “gehiagora joko du datozen egunotan”, meteorologoek azaldu dutenez. Ez-ohiko fenomenoa dela gehitu dute: “Hainbat hamarkada dira era honetako pasarteak gertatzen ez zirela”.

Adituek iragarri dutenez, Celia ekaitzaren mugimenduak Saharako hautsaren masa handituko du. Ondorioz, hare-arrasto gehiago ikusiko ditugu kaleetan eta kolore laranjaren presentzia handituko da zeruetan datozen egunetan. Hauts-gandua hegoaldetik sartu eta penintsula osora hedatzen ari da. Gaur Saharako harearen arrastoak ikusi ahal izan ditugu Hego Uribe eskualdeko herrietako errepide, espaloi eta ibilgailuetan, besteak beste.

Aerosol optikoa +1

Hauts-ganduaren fenomenoa hilaren 14an hasi bazen ere, astearte honetan maila altuko baloreak kontzentratuko dira atmosferan eta lurraldeko zati handieneko aerosol optikoaren lodieraren balioa 1 baino handiagoak izango dira.

Atmosferako aerosolen kargak kuantifikatu ahal izateko neurria dugu aerosol optikoa. Zenbat eta altuagoa balorea, orduan eta arinagoa izango da erradiazio kopurua. Horren ondorioz, egunotan zeruaren ikusmen kaxkarragoa izango dugu eta airearen kalitateak okerrera egingo du. Begien narritadura edo eztula sortzeaz gainera, honek guztiak eragina izan dezake arnas egiteko zailtasuna duten pertsonengan.

Borraskaren eragina, penintsulan // CAMS / ECMWF

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak