→Hego Uribe

Hego Uribeko hiru herritar hil dira azken astean Covid-19arekin

Osasun Sailak dio 133 pertsona hil direla koronabirusarekin Hego Uribe eskualdean. Azken astean bi Basaurin eta bat Galdakaon.

Asten azkean hiru herritar hil dira Covid-19arekin: bi Basaurin eta bat Galdakaon // Argazkia: Geuria

Irailaren 6ra bitartean metatutako datuen arabera, 1.884 herritar kutsatu dira Hego Uribe eskualdean Covid19az pandemia hasieratik: 214 Arrigorriagan, 842 Basaurin, 170 Etxebarrin, 564 Galdakaon, 67 Ugaon, 18 Zaratamon eta 9 Zeberion. Bizkaian 24.240 herritar kutsatu dira koronabirusaz eta EAEn 42.547.

Hildakoei dagokienez, Osasun Sailak dio 133 pertsona hil direla koronabirusarekin Hego Uribe eskualdean: 12 Arrigorriagan (% 5,6), 79 Basaurin (% 9,4), 6 Etxebarrin (% 3,5), 33 Galdakaon (% 5,9), 2 Ugaon (% 3) eta 1 Zaratamon (%5,6). Zeberion ez da koronabirusarekin herritarrik hil, Eusko Jaurlaritzaren arabera.

Asten azkean hiru herritar hil dira Covid-19arekin: bi Basaurin eta bat Galdakaon. Abuztuaren 31tik 6ra bitartean EAEn 46 herritar hil direla dio Osasun Sailak eta horietatik 30 Covid-19 kausa zuzenengatik hil dira. Ekainetik irailaren 6ra bitarteann bost pertsona hil dira eskualdean Covid-19arekin: lau Basaurin eta bat Galdakaon. Osasun Sailak ez du zehazten herri bakoitzean izan diren hildakoak koronbirusak jota zuzenean hil direnik edo beste patologia batzuekin hil direnik. EAEn guztira 1.757 pertsona hil dira irailaren 6ra arte (% 4,5).

📊 DATUAK | KORONABIRUSA | HERRIZ HERRI

Azken eguneraketa: irailak 6 (irailaren 9an Eusko Jaurlaritzak publikatuta)

POSITIBOAK
– ARRIGORRIAGA: 214
– BASAURI: 842
– ETXEBARRI: 170
– GALDAKAO: 564
– UGAO: 67
– ZARATAMO: 18
– ZEBERIO: 9
– HEGO URIBE: 1.884
– BIZKAIA: 24.240
– EAE: 42.547

HILDAKOAK
– ARRIGORRIAGA: 12
– BASAURI: 79
– ETXEBARRI: 6
– GALDAKAO: 33
– UGAO: 2
– ZARATAMO: 1
– ZEBERIO: 0
– HEGO URIBE: 133
– BIZKAIA: — (ez dago daturik)
– EAE: 1.757

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak