22. Korrikaren ibilbidearen berri eman du gaur AEKk. Martxoaren 31tik apirilaren 10era izango da 22. Korrika, Amurriotik Donostiara, eta nola ez, Hego Uribe eskualdetik ere igaroko da euskararen aldeko martxa. Apirilaren 1ean eta 6an izango da hori, Korrikaren bigarren eta zazpigarren egunean: eskualdetik igaroko den lehenengo egunean Ugao, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri eta Galdakao zeharkatuko ditu Korrikak eta apirilaren 6an Usansolotik pasako da.
22. KORRIKA – HEGO URIBE – IBILBIDEA ETA ORDUTEGIA
Apirilak 1, ostirala
00:00 Ugao
00:20 Arrigorriaga
01:03 Basauri
01:54 Etxebarri
02:27 Galdakao
Apirilak 6, asteazkena
16:16 Usansolo
