→Hego Uribe

📊 DATUAK | 6.793 langabetu daude ekainean Hego Uribe eskualdean, maiatzean baino 95 gehiago

Hiletik hilera joera moteltzen ari da. Izan ere, otsailetik martxora 518 langabe gehiago erregistratu zituzten Lanbiden, martxotik apirilera 445 gehiago, apiriletik maiatzera 100 gehiago eta maiatzetik ekainera 95 gehiago.

hiletik hilera langabetuen kopuruaren joera moteltzen ari da // Geuria

Lanbidek publikatu dituen datuen arabera, ekainean 6.793 langabetu zenbatu dituzte Hego Uriben. Eskualdean Basaurin daude langabetu gehien (3.178, % 16,7), Galdakaoren (1.707, % 11,7), Arrigorriagaren (777, % 12,6), Etxebarriren (677, % 11,2), Ugaoren (274, % 13,2), Zaratamoren (121, % 14,5) eta Zeberioren (59, % 10,6) aurretik.

Maiatzeko datuei erreparatuta, 95 langabe gehiago daude eskualdean. Langabezian geratu direnen herritarren kopurua hazi da Hego Uribeko herri gehienetan, Etxebarrin eta Zaratamon izan ezik. Hain zuzen ere, maiatzetik ekainera bitartean Etxebarrin 24 langabe gutxiago dago eta Zaratamon bat gutxiago. Bizkaian maiatzean baino 1.351 langabe gehiago dago (ekainean 80.967 langabetu) eta EAEn 2.733 gehiago (ekainean 144.448 langabetu).

Iazko ekaineko datuekin alderatuta, langabezia % 25,06 igo da Hego Uribe eskualdean. Hain zuzen ere, 2019ko ekainean 5.432 langabe zeuden eskualdean, aurten baino 1.361 gehiago. Azken urtean langabeziak gora egitea zerikusia izan dezake koronabirusaren pandemiak lan merkatuan izandako eraginarekin. Azken lau hilabeteetan eragin hori nabarmena izan da.

Pandemia hasi aurretik, 2020ko otsailean, 5.635 langabetu zeuden eskualdean. Hau da, azken lau hilabeteetan 1.158 langabe baino gehiago daude (% 17,05 gehiago). Hala eta guztiz ere, hiletik hilera joera moteltzen ari da. Izan ere, otsailetik martxora 518 langabe gehiago erregistratu zituzten Lanbiden, martxotik apirilera 445 gehiago, eta apiriletik maiatzera 100 gehiago.

Bizkaian langabezia-tasa % 14,6an dago eta EAEn % 13,5ean. Iazko ekainetik 2020ko ekainera 17.054 langabe gehiago daude Bizkaian eta 33.105 gehiago EAEn. 2019ko ekainean langabezia-tasak % 11,4koa eta % 10,4koa ziren Bizkaian eta EAEn, hurrenez hurren. Hau da, 3 puntu igo da bietan urtebetean.

DATUAK | LANGABEZIA HEGO URIBE ESKUALDEAN

2020ko ekaina

Arrigorriaga
Langabetuak guztira: 777 (% 12,6) (maiatzetik +29)

Gizonak: 346 (% 10,9) (+12)
Emakumeak: 431 (% 14,4) (+17)
– 25 urtetik beherakoak: 77 (+20)
Gizonak: 43 (+11)
Emakumeak: 34 (+9)
– 25-44 urte bitartekoak: 336 (+4)
Gizonak: 162 (+1)
Emakumeak: 173 (+3)
– 45 urtetik gorakoak: 364 (+5)
Gizonak: 141 (=)
Emakumeak: 223 (+5)
*2019ko ekainean: 626 (% 10)

Basauri
Langabetuak guztira: 3.178 (% 16,7) (maiatzetik +53)
Gizonak: 1.415 (% 14,2) (+13)
Emakumeak: 1.763 (% 19,5) (+40)
– 25 urtetik beherakoak: 269 (+39)
Gizonak: 135 (+17)
Emakumeak: 134 (+22)
– 25-44 urte bitartekoak: 1.333 (+39)
Gizonak: 617 (+11)

Emakumeak: 716 (+28)
– 45 urtetik gorakoak: 1.576 (-25)
Gizonak: 663 (-15)
Emakumeak: 913 (-10)
*2019ko ekainean: 2.567 (% 13,4)

Etxebarri
Langabetuak guztira: 677 (% 11,2) (maiatzetik -24)
Gizonak: 277 (% 8,8) (-15)
Emakumeak: 400 (% 14,1) (-9)
– 25 urtetik beherakoak: 55 (+12)
Gizonak: 26 (+7)
Emakumeak: 29 (+5)
– 25-44 urte bitartekoak: 299 (-30)
Gizonak: 121 (-22)
Emakumeak: 178 (-8)
– 45 urtetik gorakoak: 323 (-6)
Gizonak: 130 (=)
Emakumeak: 193 (-6)
*2019ko ekainean: 535 (% 8,9)

Galdakao
Langabetuak guztira: 1.707 (% 11,4) (maiatzetik +29)
Gizonak: 736 (% 9,5) (-10)
Emakumeak: 971 (% 13,5) (+39)
– 25 urtetik beherakoak: 141 (+24)
Gizonak: 78 (+15)
Emakumeak: 63 (+9)
– 25-44 urte bitartekoak: 749 (+6)
Gizonak: 335 (-17)
Emakumeak: 414 (+23)
– 45 urtetik gorakoak: 817 (-1)
Gizonak: 323 (-8)
Emakumeak: 494 (+7)
*2019ko ekainean: 1.363 (% 9,2)

Ugao
Langabetuak guztira: 274 (% 13,2) (maiatzetik +5)
Gizonak: 129 (% 11,5) (-2)
Emakumeak: 145 (% 14,5) (+7)
– 25 urtetik beherakoak: 23 (+6)
Gizonak: 13 (+3)
Emakumeak: 10 (+3)
– 25-44 urte bitartekoak: 135 (=)
Gizonak: 65 (+1)
Emakumeak: 70 (-1)
– 45 urtetik gorakoak: 116 (-1)
Gizonak: 51 (-6)
Emakumeak: 65 (+5)
*2019ko ekainean: 214 (% 10,2)

Zaratamo
Langabetuak guztira: 121 (% 14,5) (maiatzetik -1)
Gizonak: 65 (% 15,2) (+3)
Emakumeak: 56 (% 13,9) (-4)
– 25 urtetik beherakoak: 20 (+4)
Gizonak: 12 (+5)
Emakumeak: 8 (-1)
– 25-44 urte bitartekoak: 51 (-7)
Gizonak: 27 (-3)
Emakumeak: 24 (-4)
– 45 urtetik gorakoak: 50 (+2)
Gizonak: 26 (+1)
Emakumeak: 24 (+1)
*2019ko ekainean: 97 (% 11,9)

Zeberio
Langabetuak guztira: 59 (% 10,6) (maiatzetik +4)
Gizonak: 29 (% 10,1) (+1)
Emakumeak: 30 (% 11,1) (+3)
– 25 urtetik beherakoak: 7 (+4)
Gizonak: 3 (+3)
Emakumeak: 4 (+1)
– 25-44 urte bitartekoak: 30 (+2)
Gizonak: 13 (+1)
Emakumeak: 17 (+1)
– 45 urtetik gorakoak: 22 (-2)
Gizonak: 13 (-3)
Emakumeak: 9 (+1)
*2019ko ekainean: 33 (% 6)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak