→Hego Uribe

📊 DATUAK | Hego Uribek 6.226 langaberekin hasi du urtea, iaz baino 513 gehiago

Lanbidek publikatu dituen datuen arabera, 6.226 langabetu zenbatu dituzte urtarrilean Hego Uriben. Eskualdean Basaurin daude langabetu gehien (2.950, % 15,5), Galdakaoren (1.522, % 10,2), Arrigorriagaren (737, % 11,9), Etxebarriren (612, % 10,1), Ugaoren (252, % 12,2), Zaratamoren (110, % 13,2) eta Zeberioren (43, % 7,7) aurretik.

Generoari dagokionez, 3.542 emakume eta 2.684 gizon daude langabezian Hego Uriben: Arrigorriagan 412 emakume (% 13,8) eta 325 gizon (% 10,2); Basaurin 1.679 emakume (%18,6) eta 1.271 gizon (% 12,7); Etxebarrin 364 emakume (% 12,5) eta 248 gizon (% 7,8); Galdakaon 870 emakume (% 12,1) eta 652 gizon (% 8,4); Ugaon 135 emakume (% 14,2) eta 117 gizon (% 10,4); Zaratamon 58 emakume (% 14,4) eta 52 gizon (% 12,1); eta Zeberion 24 emakume (% 8,9) eta 19 gizon (%6,6).

Eta adinari dagokionez, langabe gehien biltzen dituen adin-tartea 45 urte edo gehiago dutenena da. 3.183 langabek dute adin hori (Arrigorriagan 373; Basaurin 1.545; Etxebarrin 320; Galdakaon 767; Ugaon 116; Zaratamon 43; Zeberion 19). Hurrengo adin-tartea 25 eta 44 urte artekoena da. 2.545 langabetu zenbatu dituzte urtarrilean (Arrigorriagan 300; Basaurin 1.180; Etxebarrin 243; Galdakaon 628; Ugaon 119; Zaratamon 54; Zeberion 21). Azkenik, 25 urtez azpiko 498 gazte daude lan bila (Arrigorriagan 64; Basaurin 225; Etxebarrin 49; Galdakaon 127; Ugaon 17; Zaratamon 13; Zeberion 3).

2020ko abenduko datuei erreparatuta, 99 langabe gehiago daude eskualdean: Arrigorriagan 1 gehiago, Basaurin 41 gehiago, Etxebarrin 19 gehiago, Galdakaon 19 gehiago, Ugaon 13 gehiago, Zaratamon 3 gehiago eta Zeberion 3 gehiago. Iazko urtarrileko datuekin alderatuta, langabezia % 8,98 igo da Hego Uribe eskualdean. Hain zuzen ere, 2020ko urtarrilean 5.713 langabe zeuden eskualdean; aurten, 513 gehiago.

Bizkaian langabezia-tasa % 13,2an dago eta EAEn % 12,2an. Iazko urtarriletik aurtengo urtarrilera 6.460 langabe gehiago daude Bizkaian eta 13.081 gehiago EAEn. 2020ko urtarrilean langabezia-tasa % 12,1ekoa zen Bizkaian eta % 11koa EAEn.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak