→Hego Uribe

Oinetako bilketa egingo du Zaporeak elkarteak azaroan Hego Uribe eskualdean

Hego Uribe eskualdean zenbait bilketa puntu ezarri ditu Zaporeak Elkarteak, hala nola, Basaurin, Usansolon, Galdakaon eta Zeberion.

Hego Uribe eskualdeko Zaporeakeko kideak maiatzean egindako esne bilketan // Argazkia: Zaporeak Bizkaia

Neguraren etorrerarekin Zaporeak Elkarteak oinetako bilketa jarri du martxan Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, ondoren Lesboseko kanpamenduetako errefuxiatuen artean banatzeko. “Dakizuenez, negua dator eta errefuxiatu-guneetan hotza inoiz baino nabariagoa da. Kanpin-dendetan edo barrakoietan bizi dira, eta hotza hezurretaraino sartzen da; izan ere, gobernuek ez dute landa egokitzeko inbertitzen, eta ez dute berogailurik edo hotzetik gordetzeko tresnarik”, diote Zaporeaketik: “Lesbosen eta Atenasen ditugun lagunekin hizketan ari garela, esaten digute hilabete hauek pasatzeko gehien faltan botatzen dutena eta hobekien datorkiena oinetako on bat dela”.

Egoera onean dauden eta erosoak diren botak, zapatilak eta zapatak (takoidunik ez) batuko dituzte datozen egunetan. Hego Uribe eskualdean zenbait bilketa puntu ezarri dituzte, hala nola, Basaurin, Usansolon, Galdakaon eta Zeberion.

Hona hemen Hego Uribeko bilketa puntuak:

Basauri
– San Migel Auzo Elkartea. Azaroak 8-12. 19:00-20:00.
– Urbi Institutua. Azaroak 10-11-12.

Usansolo
– San Andres eliza. Azaroak 13. 10:00-14:00 eta 17:00-20:00

Galdakao
– Aperribai Auzo Elkartea. Azaroak 8. 08:00-20:00
– Basadere Elkartea. Azaroak 10. 15:00-20:00
– Ostalaritza Eskola. Azaroak 8-12. 09:00-19:00

Zeberio
– Zubialde eskola. Azaroak 10-11-12

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak