→Hego Uribe

Hego Uribeko ostalariak Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean kontzentratu dira tabernak eta jatetxeak irekitzea aldarrikatzeko

Bizkaiko ostalariek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilbon, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, tabernak eta jatetxeak irekitzeko baimena ematea aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko ostalarien elkarteek EAEko Justizia Auzitegi Nagusira jo zuten eremu gorrian dauden udalerrietan tabernak eta jatetxeak ixteko agindua neurrigabea dela salatuz.

Eusko Jaurlaritzak atzo alegazioa aurkeztu zuen, eta gaur 09:30ean epaileak ostalaritzaren auzia aztertzeko bildu dira, ostalariek eskatutako kautelazko neurriak aintzat hartu edo ez erabakitzeko. Auzia argitu bitartean, eremu gorrian dauden udalerrietan tabernak eta jatetxeak irekitzeko baimena eskatu dute ostalarien elkarteek.

Goizeko elkarretaratzera Hego Uribe eskualdeko ostalariak bertaratu dira, tartean, Arrigorriagakoak, Basaurikoak eta Galdakaokoak. Izan ere, urtarrilaren 26tik itxita dago ostalaritza Arrigorriagan eta Galdakaon, eta urtarrilaren 29tik Basaurin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak