→Hego Uribe

Bi koronabirus kasu berri atzoko egunez Hego Uriben: Galdakaon eta Basaurin

Uztailaren 22an Covid-19az kutsatutako bi herritar atzeman dituzte Hego Uriben: bana Basaurin eta Galdakaon. 1.245 herritar kutsatu dira gaur arte eskualdean.

Bi PCR positibo diagnostikatu dituzte eskualdean // Argazkia: Geuria

Uztailaren 23an Osasun Sailak argitaratutako PCR positibo berrien inguruko txostenaren arabera, hilaren 22an Covid-19az kutsatutako bi herritar atzeman dituzte Hego Uribe eskualdean: bana Basaurin eta Galdakaon. Eskualdeko gainerako herrietan ez dute PCR probaren bitartez positiborik diagnostikatu.

Uztailean dagoeneko 35 PCR positibo baieztatu dituzte Hego Uribe eskualdean: 19 Basaurin, 11 Arrigorriagan eta 5 Galdakaon. Ekainean guztira sei kasu baieztatu zituzten: kasu bakarrak Arrigorriagan (ekainaren 9an), Etxebarrin (ekainaren 27an), Galdakaon (ekainaren 2an) eta Zaratamon (ekainaren 8an) eta bi kasu Basaurin (ekainaren 3an eta 30ean).

Atzo 5.135 PCR proba egin zituzten EAEn (aurreko egunean baino 224 gehiago), eta horietatik 138k eman zuen positibo (aurreko egunean baino 27 gehiago): 93 Bizkaian (+26), 38 Gipuzkoan (+1) eta 6 Araban (-1) eta 1 Euskaditik kanpo.

Uztailaren 19ra bitartean metatutako datuen arabera, 1.232 herritar kutsatu dira Hego Uribe eskualdean Covid19az. Aste honetan, momentuz, 13 kasu berri baieztatu dituzte. Hau da, uztailaren 22ra arte 1.245 lirateke Covid-19a daukaten herritarrak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak