→Hego Uribe

Sei PCR positibo berri atzo Hego Uribe eskualdean: Basaurin eta Ugaon

Uztailaren 27an Covid-19az kutsatutako sei herritar atzeman dituzte Hego Uribe eskualdean: lau Basaurin eta bi Ugaon.

Lau Basaurin atzeman dituzte: hiru Arizko anbulatorioan // Google

Uztailaren 28an Osasun Sailak argitaratutako PCR positibo berrien inguruko txostenaren arabera, hilaren 27an Covid-19az kutsatutako sei herritar atzeman dituzte Hego Uribe eskualdean: lau Basaurin eta bi Ugaon. Eskualdeko gainontzeko herrietan ez dute PCR probaren bitartez positibo berririk diagnostikatu.

Atzo 4.148 PCR proba egin zituzten EAEn, eta horietatik 130ek eman zuen positibo: 85 Bizkaian, 35 Gipuzkoan, 9 Araban eta 1 Euskaditik kanpo.

Uztailaren 19ra bitartean metatutako datuen arabera, 1.232 herritar kutsatu dira Hego Uribe eskualdean Covid19az. Uztailaren 20tik 27ra bitartean 35 kasu berri baieztatu dituzte. Hau da, uztailaren 27ra arte 1.267 lirateke Covid-19a daukaten edo izan duten herritarrak. Uztailean dagoeneko 57 PCR positibo baieztatu dituzte Hego Uribe eskualdean: 28 Basaurin, 14 Arrigorriagan, 8 Galdakaon, 4 Etxebarrin eta 3 Ugaon. Zaratamon eta Zeberion ez dute PCR positiborik atzeman hilabete honetan. Ekainean guztira sei kasu baieztatu zituzten guztira eskualdean. Bihar metatutako datuak eguneratuko ditu Osasun sailak, uztailaren 26ra artekoak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak