→Hego Uribe

Pentsioak pribatizatzeko lege-proiektuaren aurka mobilizatu dira Hego Uribeko ehun bat herritar

besteak beste, Basauriko, Galdakaoko eta Ugaoko pentsiodunen plataformak bertatu ziren Bilboko manifestaziora // Argazkia: Utzitakoa

Pentsio piblikoen alde, murrizketen eta pribatizazioaren aurka, mobilizazioak egiten jarraitzen dute pentsionistek. Azaroaren 13an Bilbon manifestazioa egin zuten, eta atzo, astelehenero bezala, kalean tinko izan ziren. Basaurin, esaterako, udaletxetik Gizarte Segurantzara martxa egin zuten 81 lagunek.

Bilboko manifestaziora 8.000 lagun inguru bertatu ziren, tartean, Hego Uribe eskualdeko ehunka; besteak beste, Basauriko, Galdakaoko eta Ugaoko pentsiodunen plataformak. “Pentsioak erreformatzeko Escrivá lege-proiektuaren tramitazioak aurrera jarraitzen du Kongresuan, eta Pentsio Publikoa eta Pentsio Publikoen Sistemaren aurkako mehatxuak areagotu egiten dira”, diote Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendutik: “Izapidetzen ari den Lege-proiektuan ezarritako pentsioen errebalorizazioindizeak, Estatuko Gobernuko alderdiek behin eta berriz agindutakoaren aurka, ez du bermatzen pentsioen erosteko ahalmena; azaroko inflaziodatuak ezagutu arte, ohiko erreferentzia-indizea izan den urte arteko KPIaren igoera aplikatzeari uko egiteak %3 murriztuko ditu aurten eta datorren 2022an kotizaziopeko pentsioak eta %2,5 gutxieneko pentsioak. Escriváren indize horrekin, pentsiodunok erosteko ahalmena galduko dugu urtez urte. Hori Fatima Bañezek egin zuen gauza bera da, baina oraingoan aldez aurreko gutunaren abisurik gabe”.

Pentsio Sinstema Publikoaren finantzaketa ziurtatzeko testuinguruan, Gizarte Segurantzako kotizazioak % 0,6 handitu nahi dituzte, “baina ahaztu egiten zaie Gobernuaren beste politika batzuk ordaintzeko erabilitako finantza-baliabideak Gizarte Segurantzari itzultzea, enplegua prekarizatzen duten bi lan-erreformak indargabetu gabe jarraitzen dute; eta Iraunkortasun Faktorearen ordezkoak, belaunaldien arteko elkartasunindizeak, koadratzeko pentsioen murrizketetan oinarritzen jarraitzen du. 2011ko eta 2013ko Erreformaren Iraunkortasun Faktoreak indarrean jarraituko du izena aldatze hutsarekin”, salatzen dute.

Gauzak horrela, “pentsioak erreformatu, pobretu eta pribatizatzeko lege-proiektua bertan behera uztea, eta Kongresuko legebiltzarkideek horren aurka bozkatzea” eskatzen diote pentsidunek Espainiako Gobernuari: “Datorren urterako Estatuko aurrekontuetan pentsioen balioa KPIaren urte arteko igoeraren arabera handitzea eta Gutxieneko Pentsioak batez besteko soldataren % 60aren pareko LGSarekin hornitzea, Europako Gutun Sozialak gomendatzen duenaren arabera. PSP eta pentsio publiko duinak bermatzea, duela ia lau urtetik kalean gauden aldarrikapenak bilduko dituen lege-proiektu berri baten bidez. Mobilizazioa da gure bermea”.

Basaurin, atzo, azaroak 15, pentsiodunek Gizarte Segurantzara egin zuten martxa:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak