→Hego Uribe

Hego Uribeko pentsiodunek bat egin dute gaur Gasteizen egin duten mobilizazioarekin

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, besteak beste, Basauriko, Galdakaoko eta Ugaoko Pentsiodunen Mugimenduek bat egin dute mobilizazioarekin.

Basauritik, Galdakaotik eta Ugaotik 54 lagun joan dira Gasteiza // Utzitakoa

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egin du gaur Gasteizen, pentsiodunen mugimenduak duela hiru urte baino gehiagotik eskatzen dituen aldarrikapenen alde, “eta 2021eko pentsioen erreforman sartutako murrizketa berrien eta Pentsio Sistema Publikoaren pribatitzazioaren aurka”. Guztira 1.500 lagun inguru izan dira Gasteizen, tartean, Hego Uribe eskualdeko 54 lagun. Besteak beste, Basauriko, Galdakaoko eta Ugaoko Pentsiodunen Mugimenduek bat egin dute mobilizazioarekin.

“Duela hiru urte baino gehiagotik kalean eskatzen ari garen aldarrikapenek ezin dute egun bat gehiago ere itxaron. 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformen murrizketak indargabetzea eskatzen dugu (iraunkortasun-faktorea eta erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak (40 urte kotizatuta), erretiroa 65 urterekin (15 urte kotizatuta pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatzeko); 1080ko gutxieneko pentsioa; soldatetan eta pentsioetan genero-arrakalarekin amaitzeko neurri eraginkorrak; eta alarguntza-pentsiorako ezkontidearen pentsioaren % 100”, diote pentsiodunek: “Pentsioen Sistema Publikoa bermatzeko beharrezkoa da: 2010eko eta 2012ko lan-erreforma indargabetzea, kalitatezko enplegua sortzea, 1200 euroko LGSa ezartzea eta lanaldia murriztea, lana eta aberastasuna banatzeko eta Gizarte Segurantzako kotizazioak hobetzeko”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak