→Hego Uribe

Hego Uribeko sei preso gertuko espetxeetara lekualdatu dituzte 2020an zehar

Logroño, Palentzia eta Santoñako espetxeetara lekualdatu dituzte bost preso. Gainera, Idoia Martinez Zaballan dago hirugarren graduan eta Txus Martin etxean dago preso.

Logroñoko espetxera eskualdeko hiru preso gerturatu dituzte // Google maps

Gaur egun, Hego Uribe eskualdeko 15 preso daude kartzeleratuta: Arrigorriagako bat, Basauriko bi, Galdakaoko zortzi, Ugaoko hiru eta Zaratamoko bat. Batez ere Espainiako espetxetan izan dira gehienak, baina baita Frantzian ere. Dena dela, euren jaioterritik hainbat kilometrora izan dira asko, baina azken aldian eskualdeko bost preso espetxez lekualdatu eta hurbildu dituzte: Josune Oña (Galdakao) Alacantetik Logroñoko espetxeraIñigo Vallejo (Basauri) Sevillatik Palentziara, Gorka Vidal (Zaratamo) Kordobatik Logroñora, Ugaitz Perez (Galdakao) Castellotik Logroñora eta Joseba Borde (Ugao) Coruñatik Santoñara. Gainera, Euskal Herrian preso dauden eskualdeko bi preso daude: alde batetik Idoia Martinez (Arrigorriaga) Asturiasetik Zaballara (hirugarren graduarekin) lekualdatu dute eta Txus Martin (Basauri/Galdakao) Zaballatik Basauriko espetxera mugitu zuten uztailean. Gaur egun etxean preso dago Martin. Bestetik, Maite Pedrosa (Ugao) Valentziatik Zaragozara lekualdatuko zutela adierazi zuten azaroan zenbait hedabidek, baina oraindik ez da lekualdaketarik eman Etxeraten arabera.

Era berean, 2020an eskualdeko bi preso aske utzi zituzten: Oier Goitia (Galdakao), eta Gorka Martinez (Galdakao). Eta Josu Urrutikoetxea (Ugao) eskumuturreko telematikoarekin Parisen etxean dago preso.

Bihar, urtarrilak 9, mobilizazioak egingo dituzte Euskal Herriko eta Hego Uribeko herrietan espetxe politika aldatzea eskatzeko. “Aldaketa batzuk ematen hasiak diren arren, oraindik ere, ez da benetako hauturik egin urruntze politikarekin amaitzeko. Euskal presoek Euskal Herriko espetxeetan egoteko eskubide osoa dute, legeak hala jasota”, diote Saretik.

Mobilizazioak deitu dituzte urtarrilaren 9an Hego Uriben dispertsioaren kontra

Hauek dira egun preso dauden herritarrak:

Arrigorriaga
Idoia Martinez Garcia (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Basauri
Txus Martin Hernando (etxean preso)
Iñigo Vallejo Franco (Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Puerto III, Cadiz. 1.020 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (Puerto III, Cadiz. 1.020 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Almeria, Almeria. 1.005 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Huelva, Huelva. 1.000 kilometro)
Jon Crespo Ortega (Murcia II, Murcia. 820 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Huelva, Huelva. 1.000 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Josune Oña Ispizua (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Dani Pastor (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Valencia III, Picassent. 600 kilometro)
Joseba Andoni Borde Gaztelumendi (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Irkus Badillo Borde (Alacant I, Foncalent. 745 kilometro)
Josu Urrutikoetxea (Parisen etxean preso)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)

*Abenduaren 30ean eguneratuta

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

🟣 Martxoak 8 Basaurin! 💪 #Zuzenean
|