→Hego Uribe

Enpleguari edota etxebizitzari buruzko aholkularitza juridikoa eskaintzen hasi da Hego Uribeko Sare Sozialista

Enplegua, etxebizitza eta kontrol sozialaren alorretan sor daitezkeen zalantzak argitzeko abiarazi du aholkularitza juridikoa Hego Uribeko Sare Sozialistak.

Engin Akyurt / Unsplash

Aholkularitza juridikoa jarri du martxan Hego Uribeko Sare Sozialistak. Besteak beste, enplegua, etxebizitza eta kontrol sozialaren alorretan sor daitezkeen zalantzak argitzeko abiarazi dute aholkularitza juridikoa. “Alokairua ordaintzeko arazorik baduzu, lantokian osasun neurririk bermatuta ez badago, oporrak hartzera behartu bazaituzte, ERTE bat egin badizute, edota zaintza lanetan zenbiltzala isuna jarri badizute, horrelako zalantzak argitzen lagunduko diegu herritarrei”, diote Hego Uribeko Sare Sozialistatik.

Zerbitzu hau erabiltzeko 676 51 42 55 telefono zenbakia eta HUsaresozialista@gmail.com helbide elektronikoa jarri dituzte interesdunen eskura.

“Larrialdi egoera adierazi zenetik komunikabide guztietan entzun ahal izan dugu, langileak kaleratuak, ERTEetan edota osasun neurriak bete gabe lanean ari direla. Era berean, alokairua ezin ordaindu dabiltzanak, ura eta argia ordaindu ezin dutenak, kaleratzeko arriskuan daudenak. Ikusi dugu baita ere polizia Bilboko San Frantzisko kalean, osasun mentalak dituen jendea jazartzen, isunak jartzen zaintza lanak egiten dabiltzanei. Honen aurrean, Euskal Herriko beste hainbat txokotan bezala, Hego Uriben ezkutuko salbuespen egoerak sortutako testuinguruari aurre egiteko baliabideak bildu eta antolatzen hasi gara”, diote Hego Uribeko Sare Sozialistatik: “Alokairua ezin ordaindu, senide bati laguntzeagatik isuna jarri badizute, kaleratua izan bazara, ERTE batean bazaude, jarri zaitez gurekin harremanetan”.

Aholkularitza juridikoa jarri dute martxan Etxebarrin, alarma-egoerako zalantzak argitzeko

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak