→Hego Uribe

Hego Uribeko Urriko Martxak abestia argitaratu du

Hego Uribeko zenbait Gazte Asanbladetako kideek Urriko Martxarako abestia egin dute: “Urriko espiritua lau haizeetara, hartu bidea eta batu borrokora!”.

Urriko azken asteburuan Hego Uribe zehakartuko duen martxa antolatu dute eskualdeko zenbait gazte mugimenduk, “Lokatzetan aztarna utzi nahian” lelopean. Urriaren 26an ekingo diote martxari, Zeberion, eta urriaren 28an bukatuko dute, Arrigorriagan.  Arrigorriagako Gazte Asanblada, Ugaoko Gazte Asanblada, Arrankudiaga eta Zolloko Gazte Asanblada, Galdakaoko Gazte Asanblada, Zeberioko Gazte Asanblada eta Basauriko Txarraska Gaztetxea dira martxaren antolatzaileak. Helburuen artean, asanbladen arteko harremanak sendotzea eta herrien arteko saretzea bultzatzea leudeke.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak