Sareak

☉ Hego Uribe

Zuberoako ikastolak laguntzeko saskiak banatuko dituzte Hego Uribe eskualdean

Xiberoko ikastolen saski salmenta kanpaina azaroaren 5ean abiatu zuten eta hilaren 30era arte luzatuko da. Hego Uribe eskualdean hiru banaketa puntu ezarri dituzte: Arrigorriagako eskola, Basauriko Arizko Ikastola eta Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola.

|

Aurten hiru saski mota salduko dituzte // Argazkia: Xiberoko Ikastolak

Zuberoako Sohütako Eperra eta Alozeko Basabürüko Ikastolak laguntzeko eta bertako ekoizpenak ezagutaratzeko eta dastatzeko saskiak salduko dituzte beste urte batez Euskal Herri mailan. Hego Uribe eskualdean ere bat egin dute ekimenarekin.

Xiberoko ikastolen saski salmenta kanpaina azaroaren 5ean abiatu zuten eta hilaren 30era arte luzatuko da. Aurten hiru saski mota salduko dituzte (orain arte bi ziren): Ahuzki (40 euro), Irati (55 euro) eta Orhi (70 euro). Ahuzki saskiak honako produktuak dakartza: xerriki patea (190 gramo), ahate gibel berrosatua (125 gramo), eztia (500 gramo), bixkotx poltsa artisanala (150 gramo) eta ardi gazta (550 gramo). Irati saskiak xerriki patea (190 gramo), ahate gibel berrosatua (125 gramo), xahalki xehatua saltsan (640 gramo), eztia (500 gramo), bixkotx poltsa artisanala (150 gramo) eta ardi gazta (550 gramo) ditu. Eta azkenik, Orhi saskiak ahate gibela (200 gramo), bixkotx gatzatuak (80 gramo), lukainka idorra (230 gramo), azafrai erreximenta (250 mililitro) eta ardi gazta (kilo bat).

Saskiak www.ikaskoli.eus webgunean eros daitezke eta Hego Uribe eskualdean hiru banaketa puntu ezarri dituzte: Arrigorriagako eskola, Basauriko Arizko Ikastola eta Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola. Aurreikuspenen arabera, abenduaren 10ean eta 11n banatuko dituzte saskiak. “Egungo egoeragatik ezinezkoa bazaigu saskiak banatzea, dirua itzultzeko teknikoki prest gaude”, diote Zuberoako ordezkariek.

Bi ikastola soilik Zuberoan

Gaur egun bi ikastola daude Zuberoan: Basaburuan, Alozeko herrian lehena, eta Pettarrean, Sohütako herrian bigarrena. “Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen”, diote sustatzaileek.

Alozeko ikastolan 38 hau daude eskolatuta eta Sohütako ikastolan 93. “Kolegioan Ikastolan jarraitzen duten haurrek Larzabalera joan behar izaten dute. Eta lizeoari dagokionez, aldiz, egun Baionakoa da Seaskaren lizeo bakarra. Gaur gaurkoz murgiltze eredua burutik-buru soilik Seaskak proposatzen du. Seaskak eskaintzen duen eredua euskara berreskuratzeko bide eraginkor bakarra den heinean, ikastolen garapena lagundu behar da. Xiberoan ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu”, diote: “Gaurko egoera berezian, Covid 19 dela eta, are gehiago. Azken urte honetan, diru sartze ekimen guztiak ezeztatuak izan dira. Abian jarriko dugun saski salmenta berri hau diru sartze bakarra izanen da, beraz oso beharrezkoa guretako”.

2003tik, Xiberoko ikastolek gabonetarako saskiak prestatzen dituzte tokiko ekoizpenekin. Iaz, 1.600 saski saldu zituzten, eta guztira 17.000 euroko diru laguntza eskuratu zuten Zuberoako bi ikastolek.

☉ Hego Uribe

‘Azpikontratak jopuntuan’ mahai-ingurua antolatu du Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak Galdakaon

|

Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak agerraldia egin du Galdakao-Usansolo Ospitalaren aurrean, Osakidetzako egoera salatzeko // Hego Uribeko Kontseilu Sozialista

Osakidetzako egoera salatu du Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak. “Azken urteetako krisi kapitalistaren adierazle zuzenak diren osasungintza publikoaren kolapsoa eta azpikontratetan gero eta ohikoagoak diren lan baldintza kaxkarrak salatzen ditugu”, diote.

“Izan ere, auzi honi dagokionez gure inguruan azken hilabeteetan eman diren aldaketak nahiko nabariak dira, San Migeleko pediatriako murrizketak, ospitaleko zerbitzu ezberdinen pribatizazioa, anbulantzietako langileen greba luzeak, ospitaleko biltegietako langileen egoera…”, salatu dute.

Ildo horretan, ‘Langile boterea eraiki. Badago alternatiba’ lemapean zenbait ekintza antolatu dituzte apirilean: ‘Azpikontratak jopuntuan’ mahai-ingurua Galdakaon apirilaren 18an eta maiatzaren 1era begira herri batzarrak deitu dituzte Galdakaon eta Basaurin.

“Euskal Herriko Kontseilu Sozilistatik instituzioen alternatiba faltsuetatik haratago alternatiba erreala badagoela zabaldu nahi dugu, langile boterearen eraikuntza. Hala nola, langileriaren bizi baldintzen hobekuntza lortzeko, iruzur instituzionalen aurrean, langileriaren independentzia politikoa oinarri izanda, gure interesen alde mobilizatzen eta antolatzen jarraitzea ezinbestekoa da”, diote.

Egitaraua

Apirilak 18, osteguna
Mahai-ingurua: ‘Azpikontratak jopuntuan’. Anbulantziak Borrokan eta Bilbo Handiko borrokak CGTko kide baten eskutik
18:00 Torrezabal Kultur Etxea (Galdakao)

Apirilak 26, ostirala
Herri Batzarrak: ‘Maiatzaren 1ean mobilizatzeko beharraz’
18:30 Torrezabal Kultur Etxea (Galdakao)
18:30 Pozokoetxe Kultur Etxea (Basauri)
Luntxa egongo da

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

‘Gorbeiako Nire Txoko Kuttuna’ argazki lehiaketan parte-hartzeko epea zabaldu dute

Abuztuaren 31ra arte zabalik dago Gorbeialdeko argazki lehiaketaren bigarren edizioan parte-hartzeko epea

|

Zaldi bat, Hego Uriben // Geuria

Abuztuaren 31ra arte zabalik dago Gorbeiako Nire Txoko Kuttuna argazki lehiaketaren bigarren edizioan parte-hartzeko epea.

Lehiaketaren helburua Gorbeia Helmuga Historikoaren lekuak edo esperientziak erretratatu eta Instagram sare sozialean elkarbanatzea da. Argazki horiek Arakaldo, Aramaio, Arantzazu, Arratzua-Ubarrundia, Artea, Areatza, Bedia, Galdakao, Legutio, Otxandio, Orozko, Ubide, Urkabustaiz, Zeanuri, Zigoitia eta Zuian egin daitezke. Hego Uribe eskualdea Gorbeialdetik benetan hurbil daude: Galdakao eta Zeberio dira eremutik gertuen dauden bi udalerriak.

Sariak eta parte-hartzeak

Sari bi banatuko dituzte guztira: lehiaketaren garaileak 200 euro jasoko ditu eta lana promozioa egiteko materialetan erabiliko da. Horrez gainera, irabazlearen lanak Estatu mailako ‘Mi Rincón Favorito’ lehiaketan parte hartuko du. Bigarren saria 100 eurokoa izango da.

Gorbeialde Landa Garapen Elkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrillak antolatutako lehiaketaren lehen edizioan 105 pertsonak hartu zuten parte eta Aintzine Larreina Fernández de Leceta izan zen garailea.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

⚪️🔴 GABARRA | 🏆 Aupa Aitor Paredes! 😊 Gora Arrigorriaga! 🥳⚽️ Aupa Athletic!

|

Athletic Clubek Kopa irabazi, Gabarra Nerbioi ibaian atera da eta hortxe da Aitor Paredes arrigorriaga. GEURIAn ospakizunak bertatik bertara jarraitu ditugu.

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Bideoak / Hego Uribeko Athleticzaleek gogoz animatu eta ospatu dute garaipena!

|

Zuzeneko emisioak egin zituen atzo GEURIAko lantaldeak Arrigorriagan eta Basaurin / Geuria

Hego Uribeko kaleen giroaz gozatzeaz gain, Arrigorriagan eta Basaurin jarritako pantaila erraldoietan izan ginen atzokoan. Giro aparta, urduritasuna eta festa izan ziren nagusi. Emozioz beteriko gaua izan zen atzokoa Hego Uriben. Ehunka Athleticzale Sevillan izan ziren eta milaka euren herrietako kaleak hartu zituzten.

Berezia izan zen Arrigorriagan antolatutako jaia. Izan ere, arrigorriagar batek jokatu zuen Kopako finala: 120 minutuak jokatu eta irabazi. Aitor Paredes oso presente izan zuten atzokoan Arrigorriagan. Arrigorriagarrak jokatu duen lehen finala izan da eta lehenengoan lortu du garaile izatea.

BASAURI
Partidu aurrekoak

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

ARRIGORRIAGA
Partida aurrekoak

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

ARRIGORRIAGA
Garaipenaren ospakizunak

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Argazkiak / Hego Uribe zurigorriz jantzi da Kopako finalaren atarian

Eraikinak, etxeak, balkoiak… dena da zuri eta gorri Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Usansolo edo Ugaon

|

Egun bakarra falta da Kopako Finalerako, eta Hego Uribeko herriak zurigorriz jantzita ageri dira, dotore eta alai. Eraikinak, etxeak, balkoiak… dena da zuri eta gorri Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Usansolo edo Ugaon. Hona hemen GEURIAn batu ditugun argazkiak:

BASAURI

         

SAN MIGEL

GALDAKAO

ARRIGORRIAGA

ETXEBARRI

 

USANSOLO

      

UGAO

 

 

Osorik irakurri