→Hego Uribe

#650Tontor ekimena 2021eko maiatzaren 8ra atzeratu dute, eguraldi kaxkarrak behartuta

#IzanBidea / Sare

Sare Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak sare sozialetan adierazi du larunbatean (urriak 3) #IzanBidea dinamikaren bidez antolatu behar zuen #650Tontor ekimena datorren urteko maiatzaren 8ra atzeratu behar izan dutela astebururako eman duten eguraldi kaxkarrak behartuta: “Mila esker guztiei! Tamalez #650Tontor ekimena ATZERATZEAren erabakia hartu behar izan dugu eguraldia dela eta. Sortutako ilusioa, egindako lan izugarria eta animatu den herritar kopuru aintzat hartuta, MAIATZAREN 8ra atzeratzea erabaki dugu“, adierazi dute Twitterren.

Sareko #IzanBidea dinamikaren komunikatua / Sare

“Larunbat honetan, mendira igotzerik egongo ez denez herrietan elkartzeko deia luzatu nahi dizuegu,12:00-13:00ak inguruan, mendira igotzeko asmoz ginenok argazkiak atera eta sare sozialetan jartzeko (Sarek zabaldutako telefono zenbakietara), gure aldarria zabaldu eta milaka garela erakutsiz. Mila esker guztiei” adierazi du Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak.

Argazkiak bidaltzeko telefonoak

  • Bizkaia: 688 67 46 79
  • Araba + iparralde: 678 13 74 05
  • Nafarroa: 688 81 20 34
  • Gipuzkoa: 688 62 83 66
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak