→Hego Uribe

Hego Uribeko institutuek 2021/2022 ikasturtearen hasiera data eta aurkezpen-ordutegiak iragarri dituzte

Arrigorriaga BHI // Geuria

Hego Uribeko institutuek ikasturte berriko oharrak iragarri dituzte eskualdeko ikasle eta irakasleentzat, lehen klase eguna irailaren 8a izanik eta Eusko Jaurlaritzak 2021/2022 ikasturteko unibertsitatez kanpoko ikasketen antolamenduaren inguruko informazioa argitaratu du euskadi.eus webgunean. Jarraian, Hego Uribeko zentroetan antolatu diren aurkezpenen ordutegiak eta informazio osagarria.

Ordutegiak, zentroka

Basauri | Urbi institutua
DBH 1: 10:00etan
DBH 2: 10:30ean
DBH 3: 11:00etan
DBH 4: 11:30ean
DBHO 1: 12:00etan
DBHO 2: 12:30ean

Basauri | Uribarri BHI
DBH 1: 10:00etan
DBH 2: 11:00etan
DBH 3: 09:30ean
DBH 4: 10:30ean
DBHO 1: 12:00etan
DBHO 2: 12:30ean

Aurkezpen egunean, tutoreak berak banatuko ditu DBHko liburuak eta aurkezpen egunean bertan ikasleek motxila eraman beharko dute klasera. Jantokiaren lehen eguna irailaren 9an izango da.

Galdakao | Elexalde institutua
DBH: 11:00etan
Batxillergoa: 12:00etan
*Beka-deialdia: uztailaren 24tik irailaren 30era (abuztua itxita)

Galdakao | Bengoetxe BHI
DBH 1: 09:00etan
DBH 2: 10:00etan
DBH 3: 11:00ean
DBH 4: 11:00ean
DBHO 1: 12:00etan
DBHO 2: 12:00etan

Aurkezpen egunaz gainera, ikasturte osoko ordutegiak iragarri ditu zentroak: DBHko ikasleek 08:30etatik 14:30ak arteko ordutegia izango dute eta batxillergokoek 08:30etatik 15:25ra (asteazken eta ostiraletan 14:30ak arte).
Jantokiaren lehen eguna irailaren 9an izango da. Horrez gainera, irailaren 1ean 09:00etan harrera egingo zaie zentroko irakasle berriei eta 09:30ean gainontzekoei.

Etxebarri | Etxebarri BHI
DBH 2: 10:00etan
DBH 3: 10:30ean
DBH 4: 11:00etan
Batxillergoa: 11:30ean
DBH 1: 12:00etan

Arrigorriaga | Arrigorriaga BHI
Arrigorriaga BHIko irakasleek 2021/2022 ikasturteko lehen klaustroa izango dute irailaren 1ean, eta talde bi bereiziko dira: 10:00etan iazko irakasleen txanda izango da eta 11:00etan, irakasle berriena. Bata zein bestea Bileren Gelan antolatuko dira.
DBH 1 eta 2: 10:00etatik 11:00ak arte
DBH 3 eta 4: 11:00etatik 12:00ak arte
DBHOko 1 eta 2: 11:30etatik 12:30ak arte
Aurkezpenak ikasle bakoitzaren geletan antolatu dituzte eta zentroak osasun neurri guztiak betetzeko deia egin die ikasleei.

Ugao | Ugao IPI
Laster argitaratuko dituzte webgunean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak