→Basauri

Bi urte ‘Hiru buruko munstroa’ dokumentaletik: sexu abusuen kontrako ikastaroetan adituen tresna

Jon Villapun, GEURIA komunikabideko koordinatzailea eta Hiru Buruko Munstroa dokumentaleko zuzendaria, Tokikom Jardunaldietan 2019ko azaroan / Geuria

Bi urte bete dira GEURIAko lantaldeak ‘Hiru buruko munstroa’ dokumentala kaleratu zuenetik. Lehen salaketa publikoa egin zenetik, bi urte luze joan dira. Adin txikiko batek sexu abusuak salatu zituenetik, ezer gutxi jakin da aferi honi buruz: abokatuek lanean jarraitzen dute testigantzak jasoz, baina ez da ez epaiketarik, ez epairik izan.

2019ko apirilaren 8an hasita, hiru egunetan zehar, gaueko 22:00etan, eskualdeko milaka herritar pantailen aurrean jarri zituen salatutako sexu abusuen inguruko atalak ikusteko. Hiru ataletan jasotzen diren hamaika testigantza haiek sonatuan izan ziren herritarren artean eta gizartearen memorian txertatuta jarraitzen dute.

Ordutik, dokumentalak bere bidea egin du: batetik, Euskal Herriko komunikabideen aurrean aurkeztu egin zuen GEURIAko lantaldeak Tokikomekin batera antolatutako kazetaritza jardunaldietan; bestetik, hainbat komunikabideen interesa piztu zuen; azkenik, sexu abusuen kontrako hitzaldietan eta ikastaroetan erabili dute hainbat adituk, bai Euskal Herriko Unibertsitatean, bai sexu abusuen kontrako protokoloetan lan egiten duten profesionalek euren arteko hezkuntzan.

HIRU BURUKO MUNSTROA 1/3

HIRU BURUKO MUNSTROA 2/3

HIRU BURUKO MUNSTROA 3/3

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak