→Hego Uribe

Zer bota eta zer ez edukiontzi marroian martxoaren 1etik aurrera?

Martxoaren 1etik aurrera edukiontzi marroian begetal jatorrizko hondakinak jasotzeaz gain animalia jatorriko hondakinak ere isuri ahal izango dira.

Animalia jatorriko hondakinak ere isuri ahal izango dira edukiontzi marroian martxoaren 1etik aurrera // Geuria

Hondakin organikoak tratatzeko sistema aldatu du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta martxoaren 1etik aurrera edukiontzi marroian begetal jatorrizko hondakinak jasotzeaz gain animalia jatorriko hondakinak ere isuri ahal izango ditugu, gordinak zein kozinatuak.

Bota ahalko dira:
– Animalia-hondakin kozinatuak edo gordinak (haragi-, hestebete-, arrain- eta itsaski-hondakinak, arrautza-hondakinak eta beren azalak, hezurrak zein gazta).
– Landare-hondakin kozinatuak edo gordinak (fruta-hondakinak, barazkiak, lekaleak, pasta eta arrozak, haziak).
– Lore- eta landare-hondakinak, baratze-hondakinak, belarra eta inausketa-hondakinak.
– Kafe-hondarrak eta -iragazkiak, te-poltsak, ogi-hondakinak, galletak eta opilak, fruitu lehorrak eta beren azalak, fruta-hezurrak eta kortxo naturaleko tapoiak.
– Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak eta mahai-zapiak, kartoizko arrautzontziak eta uhin-kartoi zikina (guztiak materia organikoarekin bustiak).
– Broxeta eta bestelako elikagaietarako makilak, izozkien makilak eta antzekoak.
– Txikoria, algak, alpistea, karameluak eta gozokiak, zerealak, irina, marmelada.
– Poltsa, ontzi eta tresna konpostagarriak.

Ezingo dira bota:
– Erraztatutako hautsa.
– Zigarro-mutxikinak eta hautsontziko hondakinak.
– Errautsak.
– Animalien gorozkiak.
– Katuen hondarrak.
– Lorontzietako lurra eta zohikatza.
– Olioa edo beste edozein likido, jatorria gorabehera.
– Pixoihalak, konpresak eta tanpoiak.
– Paper-zapi bustiak.
– Lotura itsaskorrak, esparatrapuak, kotoia, belarrietarako kotoi-txotxak.
– Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapi eta mahai-zapiak, arrautzontziak eta uhin-kartoia, garbiak badaude, hots, edozein substantziaren hondakinik ez badute.
– Eranskailuak eta gainerako elementu itsasgarriak (fruten azaletan datozenak kendu behar dira edukiontzi marroian bota baino lehen).
– Konpostagarriak ez diren poltsak eta ontziak.

Hondakin organikoen bilketa % 10ekoa izateko erronka hartu dute Galdakaon; egun % 1,4koa da

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak