→Galdakao

Iñaki Etxebarria (ELA): “Maxamen erretiroekin eta pizgarridun bajekin gure helburua lortu nahi dugu ”

Maxam enpresako langileek elkarretaratzea egin dute Galdakaoko udaletxearen aurrean. Sindikatuek salatu dute enpresak kartutxoen lerroko jarduera kenduko duela eta 90 behargin kaleratuko dituela.

ELA sindikatuko ordezkaria den Iñaki Etxebarriaren hitzetan, “ez dakigu zenbat jende joango den etxera, baina bai uste dugula kaleratzeak egongo direla. Horregatik gaude hemen: denon artean hori behera botatzeko. Guk eskatzen duguna da jendea lantegian soberan badago, erretiroekin eta pizgarridun bajekin gure helburuak lortu”.

“Aste hasieran adostu zuten langileek mobiliziazioak egitea eta datozen egunetan bide honi eustea erabaki dugu”. Abenduaren 14an eta 15ean batzarrak egin zituzten langileek eta UGT, ELA, CCOO, SIX sindikatuetako ordezkariekin batera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak