→Hego Uribe

Jon Bienzobas presoaren etxeratzea eskatzeko hainbat ekimen antolatuko dituzte Basaurin eta Galdakaon

galdakao santakurtzak presoak 2015 manifestazioa

Dispertsio politikarekin amaitzeko asmoz, hainbat ekintza antolatu ditu Free Them All dinamikak Basaurin eta Galdakaon, urriaren 3tik 5era.

2015EKO SANTAKURTZETAN DISPERTSIOAREN KONTRA EGIN ZUTEN AGERRALDIA // ARGAZKIA: GEURIA

Hogei urte bete ditu Jon Bienzobas Arretxe (Aperribai, 1969) preso galdakoztarrak kartzelan. Gaur egun Puerto III-ko espetxean (Cadiz) dago, Galdakaotik 1.050 kilometrotara, baina aurretik Frantziako eta Espainiako beste espetxe batzuetan izan da. ETAko kide izateagatik 18 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Frantzian eta beste 266 urteko espetxe zigorra Espainian. Bi erailketa, erailketa saiakera eta armak edukitzeagatik dago kondenatuta Bienzobas.

Dispertsio politikarekin amaitzeko asmoz, hainbat ekintza antolatu ditu Free Them All dinamikak Basaurin eta Galdakaon. Besteak beste, enkarteladak, poteo musikatuak, erakusketa, herri bazkaria, hitzaldia eta kontzertuak:

Urriak 3, osteguna
20:00 Enkartelada Basaurin: Kale Nagusia-Lehendakari Agirre hiribidea. Ondoren, poteo musikatua

Urriak 4, ostirala
18:00 Murala Galdakaon
20:00 Enkartelada Galdakao: Herriko tabernatik. Ondoren, poteo musikatua

Urriak 5, larunbata
10:00 Futbito txapelketa 4×4 Arte Eskola ondoan (Galdakao)
13:00 Poteo musikatua Galdakaon, Herriko tabernatik
15:00 Herri bazkaria Kurtzeko plazan (Galdakao). Salmenta lekuak: Guzur Aretxa (Galdakao), Kakarraldo (Basauri), Nervión (Basauri)
17:00 Bingoa Kurtzeko plazan
19:30 Kontzertuak Santi Brouard plazan: Akabu, Raperu, Koiu

Urriak 8, asteartea
19:00 Hitzaldia Galdakaon (lekua zehazteke): Bada garaia, presoak kalera (Iñaki Goioaga)


Gaur egun Hego Uribe eskualdeko 19 pertsona daude preso dispertsio politikapean, eta preso bakarra Euskal Herrian:

Arrigorriaga
Idoia Martinez (Villabona, Asturias. 400 kilometro)

Basauri
Txus Martin (Zaballa, Araba. 64 kilometro)
Iñigo Vallejo (Sevilla II, Sevilla. 950 kilometro)
Zigor Orbe (Puerto I, Cadiz. 1.000 kilometro)
Jon Lopez (Zuera, Zaragoza. 270 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)
Iñaki Krutxaga (Almeria, Almeria. 960 kilometro)
Xabier Garcia (Huelva II, Huelva. 1.000 kilometro)
Jon Crespo (Murcia II, Murcia. 790 kilometro)
Iker Lima (Huelva II, Huelva. 1.000 kilometro)
Ugaitz Perez (Castello II, Albocasser. 550 kilometro)
Gorka Martinez (Murcia I, Murcia. 790 kilometro)
Josune Oña (Foncalent, Alacant. 760 kilometro)
Oier Goitia (Topas, Salamanca. 440 kilometro)
Dani Pastor (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro) 

Ugao
Maite Pedrosa (Valencia III, Picassent. 600 kilometro)
Joseba Borde (Curtis, A Coruña. 600 kilometro)
Irkus Badillo (Foncalent, Alacant. 760 kilometro)
Josu Urrutikoetxea (La Santé, Frantzia. 850 kilometro)

Zaratamo
Gorka Vidal (Cordoba, Alcolea. 810 kilometro)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak