→Hego Uribe

Joseba Borde eta Jon Crespo eskualdeko presoak Basauriko espetxera lekualdatuko dituzte

Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak terrorismoagatik zigortutako bederatzi pertsona lekualdatzea erabaki du. Tartean, Joseba Borde Gaztelumendi ugaotarra eta Jon Crespo Ortega galdakoztarra. Gaur egun bi presoak El Duesoko espetxean daude.

// Google

Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak terrorismoagatik zigortutako bederatzi pertsona lekualdatzea erabaki du. Tartean, Hego Uribe eskualdeko bi herritar: Joseba Borde Gaztelumendi ugaotarra eta Jon Crespo Ortega galdakoztarra. Gaur egun bi presoak El Duesoko espetxean daude, Kantabrian, eta Barne Arazoetarako Ministerioak gaur bertan jakinarazi duenez, Basauriko espetxera lekualdatuko dituzte. Ez dute zehaztu lekualdaketak noiz izango diren.

Joseba Borde 2002ko azaroaren 26an espetxeratu zuten eta 30 urteko zigorra betetzen ari da, hilketa, terrorismoa, atentatua, lapurreta eta matrikula faltsua delituak egotzita. 2019ko azaroan zigorraren hiru laurdenak bete zituen, espetxe legedia onartu du eta egindako mina aitortu du idazki bat aurkeztuz.

Jon Crespo ere 2002tik dago kartzelan: azaroaren 18an espetxeratu zuten eta 25 urteko zigorra betetzen ari da, talde armatuarekin kolaboratzeagatik, kalteengatik, sute bat eragiteagatik, lesioengatik, desordena publikoengatik eta lehergailuak edukitzeagatik. Aurtengo abuztuan zigorraren hiru laurdenak bete ditu, espetxe legedia eta erantzukizun zibila onartu ditu. Biktimen mina arintzeko nahia adierazi du idazki baten bitartez, indarkeria erabiltzeari uko eginez eta jarduera armatutik aldenduz. Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak hirugarren graduan utzi du Crespo.

Basauriko espetxean Hego Uribeko beste bi preso daude jada: Irkus Badillo Borde (Josebaren iloba) ugaotarra eta Ugaitz Perez Sorriketa galdakoztarra.

Hauek dira egun preso dauden eskualdeko herritarrak:

Basauri
Txus Martin Hernando (etxean preso)
Iñigo Vallejo Franco (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (La Moraleja-Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Estremera, Madril. 520 kilometro)
Jon Crespo Ortega (El Duesotik Basaurira lekualdatu behar dute)*
Iker Lima Sagarna (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Basauri, Bizkaia. 5 kilometro)
Josune Oña Ispizua (Zaballa, Araba. 66 kilometro)
Dani Pastor (Zuera, Zaragoza. 245 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Zuera, Zaragoza. 245 kilometro)
Joseba Borde Gaztelumendi (El Duesotik Basaurira lekualdatu behar dute)*
Irkus Badillo Borde (Basauri, Bizkaia. 9 kilometro)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Eguneratuta: 2021/09/06 (Etxerat)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak