→Hego Uribe

Korrika 2022 | Martxoaren 31tik apirilaren 10era izango da 22. Korrika, Amurriotik Donostiara

2019ko Korrika izan zen azkena // Geuria

Amurriotik Donostira, eta martxoaren 31tik apirilaren 10era. Horiexek 22. Korrika ekimenaren nondik norakoak. Gaur aurkeztu dute 2022ko Korrika Donostiako San Telmo Museoan. ‘Hitzekin’ izango da lelo nagusia, hitza eta ekintza uztartuz: “Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak”, diote AEKtik. 

Korrikaren ibilbide osoaren berri pare bat hilabete barru emango dute antolatzaileek. Bitartean, Korrika laguntzaile jada egin daitekeela gogorarazi dute, baita petoa eta bestelako materiala erosteko eta ekarpen ekonomikoa egiteko aukera zabalik dagoela ere.

2021ean izan behar zuen 22. Korrikak, baina pandemiak urtebete atzeratzea ekarri du. 2022an izango da, hortaz, 22. Korrika. “Hitzek hizkuntza. Ekinek herria”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak