→Hego Uribe

Korrika 2022ko udaberrira atzeratu du AEKk

Covid-19aren pandemia dela eta, 2021ean ez du Korrikarik antolatuko AEKk, eta 2022ko udaberrira atzeratzea erabaki dute: “22. Korrika 2022. urtera atzeratu dugu. Erabaki latza, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta zirraragarriena ez dugulako orain izango, eta badakigulako euskararen aldeko bultzada ezin dela apaldu. Gainera, Korrikak helburu ekonomiko zehatza dauka (AEKren euskaltegietako lana indartzea) eta atzeratzeak kalte egingo dio lan horri, zalantzarik ez”, diote AEKko arduradunek.

“Pandemiak mundu osoa kolpatu du eta ez dirudi epe motz-ertainean erabat kontrolpean izango denik. Egoera uste genuena eta nahi genuena baino askoz okerragoa da orain. Hori dela eta, AEKn hobetsi dugu Korrika bezalako ekimena atzeratzea, besteak beste, pandemiaren barruko transmisioa ahalik eta gehien murrizteko”, diote AEKtik: “Denbora gehiago hartu nahi dugu, normalitate berria nondik nora joango den ikusteko, etorkizuna hobeki ezagutzeko, eta, ondo bidean, egoera hobetzen bada, denok desiratzen dugun KORRIKAra iritsiko gara, 2022. urteko udaberrian”.

Hego Uribe eskualdean Korrikan grabatu ditugun bideo guztiak hemen berriro ikusgai: https://labur.eus/TFUt0

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak