→Hego Uribe

Korrika 2022 | GEURIAk lekukoa eramango du Hego Uribeko azken kilometroan

147. kilometroan eramango dugu lekukoa GEURIAko kazetariok, Hego Uribeko azken kilometroan // Geuria

22. Korrikari hasiera emango diote bihar Amurrion. Lehenengo gauean, martxoaren 31tik apirilaren 1era bitarteko gauean, Hego Uribe eskualdetik igaroko da Korrika: 00:00etan Ugaon sartuko da lekukoa eta 02:27ak aldera Galdakaora iritsiko da. Tartean, Arrigorriaga, San Migel, Basauri, San Antonio, Etxebarri eta Aperribai zeharkatuko ditu lekukoak. Guztira 50 kilometro baino gehiago egingo ditu 22. Korrikak Hego Uriben.

Eskualdeko hainbat herritarrek eta elkartek eramango dute euskaren aldeko mezua eta lekukoa, baita GEURIAk ere: Hego Uribeko azken kilometroan (147km) eramango dugu lekukoa. Zehazki, El Gallo eta Erletxe artean egingo du korrika GEURIAk. Eskualdeko AEKko ordezkariekin batera elkarbanatuko dugu azken kilometroa.

Korrika 22 | Nortzuek eramango dute lekukoa Hego Uribe eskualdean?

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak