→Hego Uribe

MAPA | Noraino irten naiteke paseatzera? Kalkulatu zure etxetik kilometro bateko eremua

Maiatzaren 2tik aurrera paseoak eta kirol jarduerak egiteko aukera izango dute 14 urtetik gorako herritarrek. Paseatzeko ezingo da etxetik kilometro batera urrundu, baina bai kirola egiteko, beti ere udalerriko mugen barruan.

Espainiako Gobernuak zehaztu dituen ordutegien harira, 14 urtetik 70 urte artekoak 06:00etatik 10:00etara edo 20:00etatik 23:00etara atera ahal izango dira; 70 urtetik gorakoak edo menpekotasunen bat dutenak 10:00etatik 12:00etara edo 19:00etatik 20:00etara; eta 14 urtetik beherakoak 12:00etatik 19:00etara bitartean, adineko baten laguntzarekin.

5.000 biztanle edo gutxiagoko udalerrietan ez dago ordutegi mugarik: 06:00etatik 23:00etara bitartean paseatu edo kirola egin daiteke. Hego Uribe eskualdean, Ugaok, Zaratamok eta Zeberiok 5.000 biztanle baino gutxiago dituzte.

Paseatu nahi badut, nola kalkulatu gure etxea ardatz hartuta kilometro bateko eremua? Gaindegiak mapa interaktibo bat prestatu du, norberaren bizilekutik noraino irteteko aukera dagoen zehatz-mehatz ikusteko: lehenik, zure herria bilatu bilatzailean, eta ondoren, zure etxebizitzaren gainean klikatuta, kilometro bateko eremua markatzen du mapak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak