→Hego Uribe

Marta Perea, Sheila Elorza eta Ainize Barea Euskal Selekzioarekin jokatzeko deitu dituzte

Basque Country International Women’s Cup Txapelketaren lehen edizioa jokatuko da apirilaren 11n Venezuelarekin, Argentinarekin eta Euskal Selekzioarekin.

Euskal Selekzioa duela hiru urte // Euskadiko Futbol Federakundea

Basque Country International Women’s Cup Txapelketaren lehen edizioa jokatuko da apirilaren 11n, igandez. Bertan lehiatuko dira Venezuela, Argentina eta Euskal Selekzioa bera. Hiruko txapelketa izango da, nahiz eta hasieran laukoa izango zen. Izan ere, Nigeriak ere jokatu behar zuen txapelketa, baina zenbait “arazo burokratikorengatik” ezin izan da bertako taldea gurera etorri.

Txapelketa Zubietan (Donostia) jokatuko da 11:00etan hasita. Hiru selekzioek 45 minutuko hiru norgehiagoka jokatuko dituzte: hasieran Argentinaren eta Venezuelaren arteko partida jokatuko da; gero Euskal Selekzioak eta Venezuelak bigarren partida jokatuko dute; eta azkenik Euskal Selekzioa Argentinaren aurka neurtuko da. Harmailak hutsik egongo dira, baina ETBk partida guztiak irekian emango ditu.

Iñigo Juaristi Emakumeen Euskal selekzioko hautatzaileak 18 jokalari deitu ditu, tartean Hego Uribe eskualdeko hiru: Marta Perea Jauregui (Galdakao. Athletic Club), Sheila Elorza Hernandez (Zaratamo. SD Eibar) eta Ainize Barea Nuñez (Arrigorriaga. Deportivo Coruña).

Martxoaren 30ean aurkeztu zuten txapelketa berri hau Javier Landeta Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Iñigo Juaristi Emakumeen Euskal selekzioko hautatzaileak, eta Aintzane Encinas hautatzailearen laguntzaileak, eta asmoa da datozen urteetan txapelketa “erreferentzia” izatea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak