Pertsona bat hil da Santutxun, metroak harrapatuta. Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da Santutxuko geltokian. Jakitera eman dutenez, eten egin du zerbitzua Santutxu zein Basarrate geltokietan: Basauritik Boluetaraino doa metroa eta beste noranzkoan Zazpi Kaleetaraino.
