→Basauri

PCR probak egiteko gune finkoak jarriko ditu hainbat herritan Osakidetzak, tartean, Basaurin

Arizko anbulategiaren ondoko aparkalekua / Geuria

Abuztua aurrera doa eta iraila ate joka dugu, eta berarekin, ikasturte berri baten hasiera. Azken asteotan, ostera, hainbat izan dira Osakidetzak antzeman dituen Covid19aren agerrialdiak, azken horietako bat Galdakaon. Eta agerraldiekin batera etorri dira PCR probak bertatik bertara egiteko behin behineko osasun puntuak.

Azken egunetan, ostera, PCR probak egiteko osasun gune finkoak ezartzeko lanetan dabil Osakidetza. Irailetik aurrera, EAEko hainbat herritan PCR probak eginteko osasun puntu finkoak izango dira. Hala baieztatu du Basauriko Udalak. Izan ere, dagoeneko ikus daiteke Arizko Osasun Zentroaren ondoko txandakako aparkalekuan sortzen ari diren osasun gune berria.

“Orain dela bi hilabete hasi ginen Osakidetzarekin gai horri buruz berbetan, maiatza edo ekaina aldera: herriko Osasun Zentro nagusiaren ondoan non ezarri Osasun Gune berezia. Modulu batzuk jarri ditu Osakidetzak txandakako aparkalekuan, anbulategitik oso gertu”, adierazi dute Basauriko Udaleko agintariek.

Baina ez da Basaurin eskainiko den zerbitzu berezi bat. Izan ere, EAEko hainbat herrietan halako Osasun Guneak ezartzeko asmoa du Osakidetzak, Basauriko Udalek adierazi bezala. “Osasun Zentroarekin lotuta egoteko tokirik onena zein aztertu dugu eta ebatzi dugu txandakako aparkalekuan modulu bat jarrita, hori dela anbulategitik gertuenen dagoen puntua, Osasun Zentroa eta Osasun Gune berria lotzeko. Osakidetzarekin harremanetan izan gara hasieratik eta eurek behar izan dutena eskaintzen saiatu izan gara beti, gure herritarren onerako, hori izan da Udalaren jarrera”.

Era berean, osasun puntu finkoak abuztuan erabili beharko balira, prest egongo lirateke martxan jartzeko, PCR probak egiteaz gain, Osakidetzak edukiko lituzkeen beharretara erantzuteko prestatuta egongo dira guneok.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak