→Hego Uribe

Pentsiodunen borrokak lau urte beteko ditu urtarrilaren 15ean

Pentsiodunen borrokaren laugarren urteurrenarekin bat eginez, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) mobilizazio handia deitu du urtarrilaren 15ean.

Urtarrilaren 15eko manifestazioaren berri eman du kalean Basauriko Pentsiodunen Mugimenduak // Utzitakoa

Urtarrilaren 15ean lau urte beteko dira Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak hasi zituenetik. Pentsiodunen borrokaren laugarren urteurrenarekin bat eginez, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) mobilizazio handia deitu du urtarrilaren 15ean Bilbon (12:00. Kale nagusia, 50), Gasteizen, Donostian, Iruñean, Eibarren, Ondarroan, Tafallan, Altsasuan eta Lizarran. Hego Uribe eskualdean ez dute mobilizaziorik antolatu, baina martxak antolatu dituzte Bilboko manifestaziora.

“Urte hauetan, indarrik gabe utzi ditugu Pentsioen Birbalorizazio Indizea (% 0,25) eta Iraunkortasun Faktorea, eta Gizarte Segurantzaren sistema publikoa guztiz bideragarria dela erakutsi dugu”, diote: “Harro eta harro gaude gure borrokaz”. Hala ere, pentsiodunen borrokak ez du etenik izango: “2011, 2013 eta 2021 pentsioen erreformen alderdi atzerakoiak behingoz indargabetzea; 1.080 euroko gutxieneko pentsioa; 2021eko ordainketan KPI errealaren igoera aplikatzea eta pentsioei KPIarekin balioa handitzea, 2011ko erreformaren aurretik egiten zen bezala; PPren lan-erreforma benetan indargabetzea; EAEko eta Nafarroako gobernuei gutxieneko pentsioa 1.080 euroraino osatzeko eta gure aldarrikapenak babestea eskatzen jarraituko dugu”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak