→Hego Uribe

Julen Burgos, Kurixe eta La Nevera Vacía tokiko taldeak izango dira Rockeineko finalean

Azaroaren 27an, larunbatez, izango da Rockein lehiaketaren bederatzigarren edizioaren final nagusia Basauriko Social Antzokian.

Julen Burgos, Kurixe eta La Nevera Vacia // Rockein

Azaroaren 27an, larunbatez, izango da Rockein lehiaketaren bederatzigarren edizioaren final nagusia Basauriko Social Antzokian. Sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak Ainhoa Sagasti (Getxo), Dekot (Maruri-Jatabe) eta Full Cab (Bilbo) diren bitartean, Julen Burgos (Laudio), Kurixe (Arrigorriaga) eta La Nevera Vacía (Galdakao) dira Tokiko artistarik onenari saria irabazteko hautagaiak.

Ohi bezala, Rockeineko lau kategorien irabazleen izenak (Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak. Finala ikusteko sarrerak doakoak dira eta socialantzokia.eus webgunearen bitartez eskura daitezke. Publikoa zutik egongo da,  gehienezko edukierarekin eta indarrean dauden osasun neurriak beteko dira.

Rockein lehiaketa Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. Aurtengo edizioan 179 artistak eman dute izena, seigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz.

Rockein Finala 2021

Azaroak 27, larunbata. Social Antzokia

21:00 Ateak irekitzea
21:30 Julen Burgos
22:00 La Nevera Vacía
22:30 Kurixe
23:00 Ainhoa Sagasti
23:30 Full Cab
00:00 Dekot
00:30 Sari banaketa eta sari nagusiaren irabazlearen emanaldi txikia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak