Otsailaren 4an ospatzen da Euskal Herriko zenbait udalerritan Santa Ageda bezpera (Agate Deuna izenez ere ezaguna). Baita Hego Uribe eskualdean ere.
Eskolek gaur, otsailaren 3an, eskeiniko dizkiote kopla zaharrak Santa Agedari. Eta, hilaren 4an, ekarte desberdinek honako programa antolatu dute eskualdeko herrietan:
Arrigorriaga
12:00-15:00 Haurrentzako tailerrak, euskal dantzak eta erromeria Santa Isabel plazan (Abusu). Euria egiten badu, frontoian. Bolintxu Kultura Elkarteak antolatuta
18:00 Kantuz kantu: Agate Deuna. Eleiz alde, Eperra eta Upo mendi txokoak, On Egin Kultur Elkartea eta Artizarra musika eskola
Basauri
11:00 Musika Eskolako Agate Deuna irteera: Musika Eskola, Balendin Berriotxoa, Resurrecion Maria de Azkue, Bentako plaza, Begoñako Andra Mari eta Arizgoiti.
Etxebarri
19:00 Doneztebe Abesbatzaren eskutik kalejira Cime eraikinetik.
Galdakao
11:00 Loiolako Inazio kaletik kalejira Andra Mari Dantza Taldearen eskutik.
11:15 Guzur Aretxa Herriko Tabernatik kalejira.
17:30 Errekalde auzotik Andra Mari Dantza Taldearen eskutik.
Ugao
18:30 Sarea eta Sarea Txiki herriko abesbatzek, Harile Kultur Elkartearekin batera, hiribilduko kaleak animatuko dituzte: Herriaren enparantza, Hiru Muturreko Iturria, Barrena kalea eta Ugaoko Dorrea.
