→Hego Uribe

Sarea eta Zirzira abesbatzak ‘Ahotsak’ saioko final handian lehiatuko dira gaur

Zortzi saioren ostean, urriaren 28an ‘Ahotsak’ saioko final handia emitituko dute ETB1en. Finalean lehiatuko diren zortzi abesbatzen artean daude Hego Uribe eskualdeko bi: Ugaoko Sarea eta Basauriko Zirzira.

Ugaoko Sarea eta Basauriko Zirzira abesbatzak izango dira final handian // Argazkiak: EiTB

Euskal Herriko abesbatzarik onena aurkitzeko bidean da Euskal Telebista, ‘Ahotsak’ saioaren bitartez. Zortzi saioren ostean, gaur, urriak 28, final handia emitituko dute ETB1en. Finalean lehiatuko diren zortzi abesbatzen artean daude Hego Uribe eskualdeko bi: Ugaoko Sarea eta Basauriko Zirzira. Gainontzeko finalistak dira Hernaniko Dakapo, Iruñeko Paz de Ziganda, Etxarri Aranazko abesbatza, Errenteriako Dizdizka, Leioako Doniene eta Bilboko Bilbotxeros.

‘Ahotsak’ saioko lehen edizioko finala 22:00etan hasiko da ETB1en. Julian Iantzik aurkezten du ‘Ahotsak’ saioa, Hibai Etxebarria musika adituaren laguntzarekin.

Lehen edizioa bukatu eta jarraian, azaroaren 4an, bigarren denboraldia abiatuko dute, “nobedade askorekin”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak