Albert Cavalier (Donostia), Cavaliere (Bilbo) eta Magnetico Grupo Robot (Bermeo) taldeak aurtengo Rockein! lehiaketaren sari nagusia eskuratzeko aukera izango dute. Finala maiatzaren 14an, larunbatez, izango da Basauriko Social Antzokian 21:00etatik aurrera, sarrera doan.
Era berean, eszenatokira igoko dira Semejantes (Basauri), Otuz (Galdakao) eta Evil Seeds (Arrigorriaga) tokian tokiko saria lortzeko bidean.
Argazkia: Bidebieta Irratia
