Sareak

☉ Hego Uribe

Eskualdeko enplegua sustatuko dute STEAM proiektuaren bidez

|

ugao it txartela ikastaroa 2018 ordenagailua argazkia Glenn Carstens Peters Unsplash
Ordenagailua // Utzitakoa

Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako gazteria sailek, Elhuyarrekin elkarlanean STEAM proiektua jarri dute martxan, eskualdeko enplegua bultzatzeko asmoa duen Bizilabe ekimenaren jarraipena.

STEAMek zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak hartzen ditu bere gain, eta aurreikuspenen arabera Europak zientzialari eta teknologo gehiago beharko ditu epe laburrean. Aurreikuspen horien arabera “ez da izango lanpostu horiek betetzeko behar adina langile gaitu”. STEM ikasketak (zientzia eta teknologiakoak, alegia) hautatzen dituzten ikasleak gutxi dira eta emakume gutxi daude horien artean.

Bizilabe STEAM Festibala, Basaurin, 2020ko otsailan // Bizilabe

10 ikastaro, Hego uriben

STEAM Proiektuak hainbat jarduera jasotzen ditu Hego Uriben. Azpimarragarrien artean, eskualdean antolatuko diren zientzia eta teknologiaren inguruko 10 ikastaroak daude: telekomunikazioa, zientziarekin lantzeko sukaldaritza, kriptografia… ikastaro hauek eskualdeko zortzi herrietan eskainiko dira otsailaren erdialdean eta gehienak herrietako gazteguneetan prestatuko dituzte, online egiteko aukerarekin.

Gainera, hezkuntza inguruan STEAM komunitate sarea osatuko da gazteria saileko begiraleen, ikastetxeen, enpresen eta bestelako eragileen parte hartzaileen elkarlanaren bidez eta trebakuntzak zein aurkezpen-saioak antolatuko ditu Elhuyarrek STEAM proiektua azaltzeko. Gainera, bisitak antolatuko dituzte eskualdeko enpresetara. Horrela, ikasleek gertutik ezagutuko dituzte eskualdeko STEM profesionalak eta enpresa partehartzaileek STEAMen formazioa jasoko dute.

Proiektua borobiltzeko, eskualdeko STEAM diagnosia egingo dute, bertako gazteen asmo profesionalak gertutik ezagutzeko, eskualdeko industria eta enpresen lanaren inguruko ezagutzak jakiteko eta euren etorkizunaren aurreikuspena egiteko.

 

 

 

 

 

☉ Arrigorriaga

⚪️🔴 GABARRA | 🏆 Aupa Aitor Paredes! 😊 Gora Arrigorriaga! 🥳⚽️ Aupa Athletic!

|

Athletic Clubek Kopa irabazi, Gabarra Nerbioi ibaian atera da eta hortxe da Aitor Paredes arrigorriaga. GEURIAn ospakizunak bertatik bertara jarraitu ditugu.

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Bideoak / Hego Uribeko Athleticzaleek gogoz animatu eta ospatu dute garaipena!

|

Zuzeneko emisioak egin zituen atzo GEURIAko lantaldeak Arrigorriagan eta Basaurin / Geuria

Hego Uribeko kaleen giroaz gozatzeaz gain, Arrigorriagan eta Basaurin jarritako pantaila erraldoietan izan ginen atzokoan. Giro aparta, urduritasuna eta festa izan ziren nagusi. Emozioz beteriko gaua izan zen atzokoa Hego Uriben. Ehunka Athleticzale Sevillan izan ziren eta milaka euren herrietako kaleak hartu zituzten.

Berezia izan zen Arrigorriagan antolatutako jaia. Izan ere, arrigorriagar batek jokatu zuen Kopako finala: 120 minutuak jokatu eta irabazi. Aitor Paredes oso presente izan zuten atzokoan Arrigorriagan. Arrigorriagarrak jokatu duen lehen finala izan da eta lehenengoan lortu du garaile izatea.

BASAURI
Partidu aurrekoak

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

ARRIGORRIAGA
Partida aurrekoak

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

ARRIGORRIAGA
Garaipenaren ospakizunak

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Argazkiak / Hego Uribe zurigorriz jantzi da Kopako finalaren atarian

Eraikinak, etxeak, balkoiak… dena da zuri eta gorri Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Usansolo edo Ugaon

|

Egun bakarra falta da Kopako Finalerako, eta Hego Uribeko herriak zurigorriz jantzita ageri dira, dotore eta alai. Eraikinak, etxeak, balkoiak… dena da zuri eta gorri Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Usansolo edo Ugaon. Hona hemen GEURIAn batu ditugun argazkiak:

BASAURI

         

SAN MIGEL

GALDAKAO

ARRIGORRIAGA

ETXEBARRI

 

USANSOLO

      

UGAO

 

 

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Argazkiak / GEURIA eta Hego Uribeko AEK batera eskualdeko lehen eguneko azken kilometroan

|

Hego Uribe eskualdetik birritan igaro(ko) da 23. Korrika. Atzo Usansolo, Galdakao, Aperribai, Etxebarri, Basauri, San Migel eta Arrigorriaga zeharkatu zituen lekukoak eta Buiara bidean, eskualdeko azken kilometroa, GEURIAko kazetariok eta Hego Uribeko AEKko irakasleek 1817. kilometroa elkarbanatu genuen. Gaur eguerdian Korrika Ugaora eta Zeberiora iritsiko da.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

GEURIAk lekukoa eramango du 23. Korrikan, Hego Uribeko AEKrekin batera

|

1817. kilometroa Hego Uribeko AEKko ordezkariekin eta Zaratamoko Udalarekin batera elkarbanatuko dugu // Geuria

23. Korrikak egin du dagoeneko ibilbidearen erdia, eta orduak baino ez dira falta euskararen lasterketa erraldoia Hego Uribe eskualdean ikusteko (eskualdeko ibilbidea eta mapak hemen!).

Martxoaren 21ean 11:56ak aldera iritsiko da Erletxera eta handik aurrera Usansolo, Galdakao, Aperribai, Etxebarri, Basauri eta Arrigorriaga zeharkatuko ditu Korrikak.

Eskualdeko hainbat herritarrek eta elkartek eramango dute euskaren aldeko mezua eta lekukoa, baita GEURIAk ere. Zehazki, 1817. kilometroan hartuko dugu lekukoa GEURIAko kazetariok, Mendikosolo eta Ur Partzuergoa atzean utzita eta Buiara bidean.

Eskualdeko AEKko ordezkariekin eta Zaratamoko Udalarekin batera elkarbanatuko dugu 1817. kilometroa. Lehenengo Zaratamoko Udalaren izenean Jon Lacoume herritarrak eramango du lekukoa (Udalak zozketa antolatu zuen herritarren artean eta Joni egokitu zaio), eta ondoren GEURIAk eta AEKk hartuko dugu.

Bestetik, martxoaren 22an, ostiralez, berriro igaroko da 23. Korrika Hego Uribetik: Ugaotik eta Zeberiotik, alegia.

Osorik irakurri